Bera Bera
2013/05/12 - 16:13
Bera Berak liga irabazi du
Reyes Carrereren neskek 18-32 irabazi dute Castro Urdialen kontra azkenengo jardunaldian eta liga aurrenekoz irabazi dute.
2013/05/12 - 15:12
Bera Berak bere historiako lehen liga txapelketa irabazi du
Gipuzkoarrak jaun eta jabe izan ziren Castroren aurka jokatutako azken partidan. Goi mailako agurra Reyes Carrere entrenatzailea eta Eider Rubio jokalariarentzat.
2013/05/10 - 18:18
Bera Berak eskura dauka bere historiako lehen liga irabaztea
Gipuzkoarrek Castro azken sailkatuaren etxean jokatuko dute larunbatean (19:00etan). Kantabriarrek partida bakarra irabazi dute liga osoan.
2013/05/09 - 17:34
Bera Bera, larunbateko partida jokatzeko irrikitan
Castron irabazten badute, taldearen historiako aurreneko liga lortuko dute, Elx aurkari zuzenak egiten duena egiten duela.
2013/05/05 - 12:28
Bera Berak astebete itxaron beharko du liga irabazteko
Reyes Carreren jokalariak aise nagusitu dira, baina Elxek ere garaipena lortu du eta gipuzkoarrek datorren astean jantziko dute ligako txapela.
2013/05/03 - 15:43
Bera Berak liga irabaz dezake asteburu honetan
Historian lehen aldiz irabaziko lukete liga Reyes Carreren neskek. Gainera, Reyes Carrere entrenatzaileari eta Eider Rubio jokalariari agur esateko partida izango da.
2013/05/02 - 21:30
Bera Berak liga irabaz dezake larunbatean
Egun berezia izango da Eider Rubiorentzat eta Reyes Karrererentzat, azkeneko partida izango baita goi mailako eskubaloian.
2013/04/10 - 17:50
Reyes Karrerek Bera Bera taldea entrenatzeari utziko dio
Guztira 10 urte egin ditu Bera Beran Karrerek, hiru alditan, eta 2 kopa eta 2 Superkopa irabazi ditu.
2013/02/24 - 17:44
Bera Bera Erreginaren Kopako txapeldun izendatu da
Rocasa ACE Gran Canariaren aurka irabazi dute finala, 25-24ko emaitzarekin. Amaierarako 40 segundo falta zirenean sartu du gol erabakiorrak Matxalen Ziarsolok.
2013/02/24 - 17:42
Bera Berak denboraldiko bigarren titulua irabazi du
Bera Berak Rocasa Kanaria Handia 25-24 hartu du mendean, Erreginaren Kopako finalean, O Porriñon (Galizia).
2013/02/10 - 17:22
Gydniari irabazi eta Errekopako hurrengo fasera igaro da Bera Bera
Bera Bera eskubaloi taldeak Vistal Laczpol Gydniari irabazi dio (29-17), eta kanporaketa irauli du. EHF Errekopako hurrengo fasera igaro da, eskuratutako aldeari esker.