Bera Bera Erregina Kopako finalerako sailkatu da Eldari 25-23 irabazita
Donostiako taldeak garaiz erreakzionatu du, eta finalerako sailkatu da, asko sufrituta. Finalean, Atletico Guardes izango dute aurkari, eta EITBk zuzenean emango du, 13:30etik aurrera.
Super Amara Bera Bera Erregina Kopako finalerako sailkatu da Elda Prestigio 25-23 garaituta. Donostiako taldeak garaiz erreakzionatu du oso zail zuen partida bat azken segundoetan erabakitzeko. Finalean, Mecalia Atletico Guardesen aurka lehiatuko dira, igandean, 13:30ean.
Partidako lehen gola Elda Prestigiok sartu du lehen jokaldian, eta kolpe trukea hasi da horrela. Bi taldeek markagailuan ihes egin ezinik aritu dira. Bera Berak erritmo handia jarri nahi izan dio jokoari, baina Alacanteko taldeak ez dio utzi. Imanol Alvarezen neskei asko kosta zaie neurketari neurria hartzea. Defentsan ondo kokatu direnean, 3 goleko abantaila lortu dute (9-6).
Hala ere, Elda partidan sartuta egon da une oro, eta markagailua iraultzeko gai izan da (11-12), eta ez da atsedenaldira aurretik joan Wiggins atezainak eta zutoinek galarazi diotelako. Horrela, Bera Bera aurretik joan da aldagelara, 13-12.
Bigarren zatia ildo beretik hasi da, Bera Bera bere jokoa egin ezinik. Eldaren helburua partida erritmo baxuan jokatzea zen, norgehiagoka taktikoa egitea. Eta horrela lortu dute Alacantekoek markagailuan aurrea hartzea (17-19). Bera Bera erritmoa bizitu ezinik aritu da behin eta berriro saiatu arren.
Minutuak igaro ahala, tentsioa eta urduritasuna agertu dira, eta emozio handiko partida bihurtu da. Imanol Alvarezen neskek jarrera ezin hobea erakutsi dute une oro, eta unerik zailenetan borrokan jarraitzeko gai izan dira. Momentu deserosoenean ez dute pazientzia galdu, eta bukaeran Gipuzkoako taldearen esperientzia gailendu da. Azken segundoetara arte ez da batere argi egon nork irabazi behar zuen. Azkenean, Bera Bera izango da finalean, larunbateko finalerdietako partidan 25-23 garaitu baitu Elda.
Igandean, 13:30ean, Mecalia Atletico Guardes izango du aurkari. Galiziako taldeak 20-24 garaitu du Rocasa Kanaria Handia finalerdietako beste partidan.
Fitxa teknikoa:
25 - Super Amara Bera Bera: Prades eta Wigins atezainak, Amores (1), Arroyo (1), Elba Alvarez (7, 1 penaltiz), Rodrigues (2), Etxeberria (2), Laura Hernandez (2), Ogonovszki (2), Kruijswik, Elke Karsten (5, 3 penaltiz), Erauskin (1), Gavilan (2), Ishikawa, Urretavizcaya eta Fresco.
23 - Elda Prestigio: Ezbida eta Virginia Fernandez atezainak, Lucia Garcia (1), Duque, Sarandeva, Azcune (2), Gonçalves (5, 2 penaltiz), Villaescusa (0), Valles (5), Terrano, Cuadrado (6), Maria Rodriguez, Bengoetxea (3), Claudia Martinez, Lluch (1), Marina Gonzalez.
Markagailua, bost minutuan behin: 2-2, 4-4, 8-6, 10-8, 11-10, 13-12 (atsedenaldia); 14-14, 15-17, 17-18, 19-21, 25-23.
Epaileak: Tania Rodriguez eta Lorena Garcia.
Nabarmentzekoa: 3.950 zale Illunben.
Zure interesekoa izan daiteke
Alexandra Shunuren fitxaketa iragarri du Bera Berak
Angolarrak 28 urte ditu, eskuin hegalean jokatzen du eta azken hiru denboraldietan Benfican jokatu ondoren heldu da Donostiara.
Amandine Balzincek Bera Beraren atea indartuko du 2028ra arte
Atezain frantziarra Mecalia Atletico Guardes taldetik dator, hurrengo bi denboraldietan Donostiako proiektuan sartzeko.
Imanol Alvarez: “Gustura bukatu nuen; ez gara txapeldunak, baina ondo gordeko dut bigarren postu hau”
Imanol Alaverezekin egon gara, Bera Berako entrenatzaile ohiarekin. Bigarren postuan amaitu duten arren, horrek “hobetzeko aukera” daukazula erakusten dizula adierazi du, eta baloratzekoa dela. Orain, Jon Begiristainen eskuetan utzi du taldea, bere aburuz, “pertsonarik aproposena”. Hala ere, emaztearekin batera ikusiko dugu ermuarra Gascan.
Imanol Alvarez: “Oso pozik nago taldearekin; nire iritziz, Rocasak merezi du Liga”
Bera Beraren entrenatzaileak azken partida zuzendu du Donostiako taldean, Telden, Rocasaren aurka, Guerreras Iberdrola Ligako finaleko play-offeko bigarren norgehiagokan; Alvarezek nabarmendu du Bera Berak ahalegin handia egin duela, baina uste duela Rocasak merezita bereganatu duela garaipena.
Rocasa da ligako txapelduna, Bera Berari berriro irabazita (26-23)
Joaneko partida galduta zeukala, Gipuzkoako taldeak ezin izan du ligako titulua berriz eskuratu.
Imanol Alvarez: “Ez dugu asmatu eta ez dugu jokatzeko lekua topatu”
Bera Berak galdu egin du Rocasaren aurka, Guerreras Iberdrola Ligako finaleko lehen partidan. Maitane Etxeberriak azaldu digunez, hasieran “asko kostatu zaie erasoa” eta “oso zaila da Rocasa bezelako baten aurka partidari buelta ematea”.
Rocasa Bera Bera baino gehiago izan da finaleko lehen partidan
Lehen zatian kanariarrak nagusi izan dira. Bigarrenean donostiarrek pauso bat aurrera eman duten arren, ez dira partida poltsikoratzeko gai izan.
Bera Berak asteazkenean ekingo dio Guerreras Iberdrola Ligako finalari, Rocasaren aurka, Gascan
Finaleko lehen partida Donostian jokatuko dute, 19:15ean, eta bigarrena, ordea, Telden, Kanaria Handian, igandean, Euskal Herriko 19:45ean; hirugarren partida ere jokatu beharko balute, hori ekainaren 3an izango litzateke, asteazkenez, Donostian. EITBk finala emango du, zuzenean.
Imanol Alvarez: “Taldea finala jokatzeko prest dago; ondo gaude eta dena emango dugu”
Imanol Alavarezen, Bera Berako entrenatzaileak, prentsaurrekoa eman du Ligako Finalaren harira. Talde donostiarrak Rocasaren aurka jokatuko du, bi edo hiru partidetan.
Super Amara Bera Berak ligako finala jokatuko du, Porriño kanporatuta
Gascan, berdinketarekin bukatu da itzuliko norgehiagoka (33-33), baina joanekoan, Galizian, 28-32 gailendu zenez, Imanol Alvarezen taldeak eskuratu du ligako finala jokatzeko txartela. Finalean Kanaria Handietako Rocasa taldea izango du aurkari Bera Berak.