Bera Berak Kelly Nzonzie Fonkeng eta Melinda Louis fitxatu ditu
Kelly Nzonzie Fonkeng eta Melinda Louis super amara Bera Berako jokalariak izango dira datorren denboraldian, Replasa Beti Onaketik eta Zonzamas Lanzarotetik, hurrenez hurren, fitxatu ondoren. Nafarrak hiru denboraldirako kontratua sinatu du, eta frantziarrak 2028ra arteko konpromisoa hartu du.
Fonkeng iruindarrak 20 urte beteko ditu irailean, eta azken hiru denboraldiak Replasa Beti Onak taldearekin jokatu ditu. Malkaitz klubean hasi zen eskubaloian, Fonkeng Zilarrezko Mailan debutatu zuen 16 urte eskasekin eta internazionala izan da Espainiako selekzioekin.
Alde horretatik, selekzio jubenilarekin, Fonkengek urrea irabazi zuen Bakuko Europako txapelketan, 2023an, eta baita Txinako Munduko Txapelketan ere 2024an, eta zilarra Mazedoniako junior mailako Europako Txapelketan, 2025ean.
Bera Beraren arabera, Kelly Fonkeng "potentzial handiko jokalaria da, defentsarako gaitasun handikoa eta euskarrian borrokatzeko gai dena".
Bestalde, Lanzaroten urtebete eman ondoren, Melinda Louis Donostiara itzuliko da Laura Hernandez ordezkatzeko eta Elena Amoresekin bikotea osatzeko. Zonzamas Car Plus Lanzaroten denboraldi bikaina egiten ari da, erreferentziazko jokalarietako bat eta Guerreras Iberdrola Ligako bigarren golegile nagusietakoa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Lisanne Krikswijkek Bera Beran jarraituko du beste denboraldi batez
Holandako jokalariak Ligako 21 partida, Iberiar Superkopako bi eta European Leagueko beste bi jokatu ditu orain arte, 30 gol sartuta.
Jon Begiristain, Bera Beraren entrenaitzailea: "Buru-belarri lan egingo dut, emandako konfiantza bueltatzeko"
Jon Begiristain Bera Beraren bigarren entrenatzaileak hartuko du lehen entrenatzaile lana datorren denboralditik aurrera. Hedabideen aurrean hitz egin du, erabakiaren inguruan hausnartzeko.
Jon Begiristain izango da Bera Beraren entrenatzailea datozen bi denboraldietan
Imanol Alvarez ordezkatuko du, hark erabaki baitu denboraldi honen amaieran taldearen zuzendaritza uztea. Begiristain Alvarezen laguntzaile aritu izan da 2023-24 denboralditik.
Imanol Alvarez: "Aldatzeko momentua dela sentitu dut"
Imanol Alvarez Super Amara Bera Bera entrenatzaileak prentsaurrekoa egin du astelehen eguerdian, denboraldi bukaeran taldea uzteko hartutako erabakia azaltzeko. Zehaztu duenez, proiektu berriei ekiteko unea dela sentitu du.
Imanol Alvarezek ez du Bera Bera entrenatzen jarraituko datorren denboraldian
Tati Garmendia klubeko presidenteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Alvarez ez da taldeko entrenatzailea izango datorren denboraldian, eta astelehen honetan Gipuzkoako hiriburuan emango duen prentsaurrekoan azalduko du bere erabakia.
Maitane Etxeberria kapitainak Super Amara Bera Berarekin berritu du
Gipuzkoar jokalaria bere hamahirugarren denboraldia jokatzen ari da Donostiako taldean; Bera Beran 400. partida jokatzear dago.
Laura Hernandezek Bera Bera taldea utziko du 2025-2026 denboraldiaren amaieran
2020-2021 denboralditik darama Hernandezek Donostiako taldean; orain arte, 192 partidu jokatu ditu Bera Berarekin, eta 513 gol sartu.
Lyndie Tchaptchetek ez du Super Amara Bera Beran jarraituko 2026-27 denboraldian
Nazioarteko pibote nafarrak, Donostian arrakastaz betetako bi denboraldiren ostean, Txapeldunen Ligan helburu handiak dituen klub baten eskaintza onartu du.
Bera Bera Europa Ligatik kanporatu dute; Beti-Onakek, berriz, aurrera egin du Europako Kopan
Bera Bera eta Dijonen arteko kanporaketa penaltietan erabaki da (30-26). Beti-Onakek, ostera, kanporaketako bi partidak irabazi dizkio Yellow Winterthur taldeari, eta Europako Kopako final-zortzirenetan izango da.