Bera Berak 24-20 irabazi dio Sporting La Riojari eta finalerdietarako sailkatu da
Joaneko partidan lortutako bi goleko aldea baliatu eta donostiarrek ondo itxi dituzte Guerreras Iberdrola Ligako final-laurdenak, Gascan, ikusleen aurrean.
Super Amara Bera Berak 24-20 irabazi dio al Grafometal Sporting La Riojari Guerreras Iberdrola Ligako final-laurdenetako partidan finalerdietara sailkatzeko. Imanol Alvarezen neskek on egin dute zeukaen bi goletako abantaila eta partida kontrolpean izan dute hasieratik amaierararte, Gascan, bere zaleen aurrean.
Talde donostiarra Ester Somaza eta Lyndie Tchaptcheten bajekin aurkeztu da partidara, baina Elena Amores eta Elke Karsten berreskuratuta deialdirako. Argentinarra ez zen zerrenda batean agertzen otsailaren 15etik meniskoan egin zioten ebakuntza batengatik. Imanol Alvarezek errotaziorako zailtasunak izango zituela emango zuen, bereziki Shula Gavilan zelako jokatzeko prest zegoen pibote bakarra, baina horrek ez dio Super Amara Bera Berari partida kaudimenarekin irabaztea ekidin.
Bidebietakoek determinazio askorekin hasi dute partida, etxean jokatzearen abantaila aprobetxatu nahian. Horrela, lehen minutuetan gol pare bateko errenta lortu dute eta errioxako taldeari eman diote baloi jabetza. Donostiarrak oso eroso egon dira defentsa lanetan eta kontraerasoan hasi dira min egiten lehen zatia 14-9 bukatu arte. Lucia Prades atezainak oso gelditu onak egin ditu eta zutoinen laguntza ere izan du.
Bigarren zatiak lehenengoaren ildo berari heldu dio. Grafometal Sporting La Rioja gaurko partida eta joankeko neurketako bi golen errenta iraultzeko asmoarekin bueltatu da aldageletatik eta baloiaren kontrola bere gain hartu du berriro.
Finalerdietako aurkaria
Hala ere, Super Amara Bera Bera oso eroso egoten da horrelako egoeratan, defentsan sendo eta trantsizioetan min handia egiten. Ondorioz, Imanol Alvarezen jokalariek ez dute geheigi sufritu eta 24-20 irabazi dute.
Super Amara Bera Beraren finalerdietako arerioa Conservas Orbe Zendal Porriño izango da. Hori bai, hurrengo kanporaketa jokatu aurretik Erreginaren Kopan hartuko dute parte donostiarrak hurrengo asteburuan Ilunben.
Zure interesekoa izan daiteke
Bera Berak 2026-2027ko Europa Ligan jokatzeko izena eman du
Super Amara Bera Berak 2026-27ko Europa Ligan izena eman du eta kanporaketekin azaroan hastea espero du.
Alexandra Shunuren fitxaketa iragarri du Bera Berak
Angolarrak 28 urte ditu, eskuin hegalean jokatzen du eta azken hiru denboraldietan Benfican jokatu ondoren heldu da Donostiara.
Amandine Balzincek Bera Beraren atea indartuko du 2028ra arte
Atezain frantziarra Mecalia Atletico Guardes taldetik dator, hurrengo bi denboraldietan Donostiako proiektuan sartzeko.
Imanol Alvarez: “Gustura bukatu nuen; ez gara txapeldunak, baina ondo gordeko dut bigarren postu hau”
Imanol Alaverezekin egon gara, Bera Berako entrenatzaile ohiarekin. Bigarren postuan amaitu duten arren, horrek “hobetzeko aukera” daukazula erakusten dizula adierazi du, eta baloratzekoa dela. Orain, Jon Begiristainen eskuetan utzi du taldea, bere aburuz, “pertsonarik aproposena”. Hala ere, emaztearekin batera ikusiko dugu ermuarra Gascan.
Imanol Alvarez: “Oso pozik nago taldearekin; nire iritziz, Rocasak merezi du Liga”
Bera Beraren entrenatzaileak azken partida zuzendu du Donostiako taldean, Telden, Rocasaren aurka, Guerreras Iberdrola Ligako finaleko play-offeko bigarren norgehiagokan; Alvarezek nabarmendu du Bera Berak ahalegin handia egin duela, baina uste duela Rocasak merezita bereganatu duela garaipena.
Rocasa da ligako txapelduna, Bera Berari berriro irabazita (26-23)
Joaneko partida galduta zeukala, Gipuzkoako taldeak ezin izan du ligako titulua berriz eskuratu.
Imanol Alvarez: “Ez dugu asmatu eta ez dugu jokatzeko lekua topatu”
Bera Berak galdu egin du Rocasaren aurka, Guerreras Iberdrola Ligako finaleko lehen partidan. Maitane Etxeberriak azaldu digunez, hasieran “asko kostatu zaie erasoa” eta “oso zaila da Rocasa bezelako baten aurka partidari buelta ematea”.
Rocasa Bera Bera baino gehiago izan da finaleko lehen partidan
Lehen zatian kanariarrak nagusi izan dira. Bigarrenean donostiarrek pauso bat aurrera eman duten arren, ez dira partida poltsikoratzeko gai izan.
Bera Berak asteazkenean ekingo dio Guerreras Iberdrola Ligako finalari, Rocasaren aurka, Gascan
Finaleko lehen partida Donostian jokatuko dute, 19:15ean, eta bigarrena, ordea, Telden, Kanaria Handian, igandean, Euskal Herriko 19:45ean; hirugarren partida ere jokatu beharko balute, hori ekainaren 3an izango litzateke, asteazkenez, Donostian. EITBk finala emango du, zuzenean.
Imanol Alvarez: “Taldea finala jokatzeko prest dago; ondo gaude eta dena emango dugu”
Imanol Alavarezen, Bera Berako entrenatzaileak, prentsaurrekoa eman du Ligako Finalaren harira. Talde donostiarrak Rocasaren aurka jokatuko du, bi edo hiru partidetan.