Eskubaloia
2025/04/05 - 23:14
Bera Bera nagusitu da Zuazo Barakaldoren aurkako derbian (28-35)
Erreginaren Kopako azken txapeldunek Ligako 15. garaipena eskuratu dute, eta Bizkaiko taldeak sailkapeneko azken postuan jarraitzen du.
2025/04/03 - 16:03
Arrojeriak eta Menendezek eskubaloia utziko dute denboraldi amaieran
Esther Arrojeria eta Alba Menendez eskubaloi jokalariek ez dute Super Amara Bera Beran jarraituko datorren sasoian, erretiroa hartuko baitute.
2025/04/02 - 14:11
Bidasoa Irunek Melsungen izango du aurkari Europako Ligako final-laurdenetan
Euskal taldeak Alemaniakoaren aurka jokatuko du final-laurdenetako kanporaketa. Joaneko neurketa Kasselen jokatuko da, eta itzulikoa, Irunen, hilaren 29an.
2025/04/01 - 20:17
Pedro Pachecok Bidasoa Irun utziko du, denboraldia amaitutakoan
Jokalari brasildarrak bi denboraldi eta erdi egin ostean utziko du kluba, eta haren tokia Nacho Vallesek hartuko du, datorren denboraldian.
2025/03/31 - 00:01
Bera Bera finalerdietatik kanpo geratu da, Blomberg-Lipperen aurka penaltietan galduta
Donostiarrek joanekoan kontra izandako hiru goleko errenta berdintzea lortu dute, baina penaltietan alemaniarrak nagusi izan dira.
2025/03/28 - 17:03
Carmen Arroyok 2027ra arte berritu du Bera Berarekin
21 urterekin, Arroyok 71 partida jokatu ditu Bera Berarekin, 23-24 denboraldian Gijondik iritsi zenetik.
2025/03/27 - 20:54
Esther Arrojeria: ''Sinistuta gaude taldeak kanporaketa gainditu dezakeela''
Bera Berak Bomberg izango du aurkari igande honetan Europa Ligako final-laurdenetako itzulikoan. Imanol Alvarezen taldeak hiru gol irauli behar ditu finalerdietara pasatzeko. Taldea ilusioz gainezka dago eta aukerekin ikusten da.
2025/03/23 - 22:36
Alba Menendez: ''Publikoaren babesa bukaerara arte izan dugu, eta hori eskertzekoa da''
Super Amara Bera Berak 25-28 galdu du Alemaniako HSG Blomberg talde indartsuaren aurka, gaur, Gascan, jokatu duen Europa Ligako final-laurdenetako joaneko partida. Neurketaren ostean, Alba Menendez kapitainak eta Imanol Alvarez entrenatzaileak hitz egin dute.
2025/03/23 - 21:06
Bera Berari aldapa gora jarri zaio Blomberg ahaltsuaren aurkako kanporaketa (25-28)
Imanol Alvarezen taldeak partida oso ona jokatu du, baina ezin izan du Gascan irabazi, eta Europa Ligako lauko finalera sailkatzea are zailago jarri zaio. Edonola ere, Bera Berak beste aukera bat izango du datorren igandean, Alemanian, kanporaketa iraultzeko.
2025/03/20 - 13:43
Anne Erauskin, Bera Bera: ''Taldea oso motibatuta dago''
Anne Erauskin Super Amara Bera Bera taldeko jokalariak igande honetan Blomberg taldearen aurka jokatuko duten partidaren gainean hitz egin du. Europa Ligako final-laurdenetako joanekoa izango da.
2025/03/19 - 10:35
Helvetia Anaitasunak kontratua berritu dio Dani Santamariari, 2026ra arte
Ciudad Realeko atezaina joan den denboraldian iritsi zen Nafarroako taldera, Guadalajaratik. 21 neurketa jokatu ditu orain arte: 20, Asobal Ligan, eta bat, Errege Kopan.
2025/03/17 - 20:01
Tati Garmendia: ''Helburua ez zen irabaztea bakarrik, konfiantza ere berreskuratu nahi genuen''
Bera Beraren eskubaloi arduradunak igandean lortutako Erregina Kopako tituluaren garrantzia azpimarratu du.
2025/03/17 - 19:24
Nafarroako Gobernuak harrera egin dio Beti Onak Kopako txapeldunordeari
Replasa Beti Onak Erregina Kopako txapeldunordea da. Nafarroako taldeak finala galdu zuen Super Amara Bera Beraren aurka; hala ere, Beti Onakek historia egin du. Hori dela eta, harrera egin dio Nafarroako Gobernuak.
2025/03/16 - 15:16
Olaia Luzuriaga: ''Egindakoarekin oso harro gaude''
Replasa Beti-Onakek Super Amara Bera Berarekin jokatutako Erregina Kopako finala galdu du, 21-30. Nafarroako taldeak historia egin du bere lehen parte-hartzean finalera iritsita.
2025/03/16 - 13:44
Super Amara Bera Bera, Erregina Kopako txapeldun
Gipuzkoako taldeak Replasa Beti-Onak talde nafarra gainditu du Granollersen 21-30, bere historiako bederatzigarren kopa irabazteko, hirugarrena jarraian.
2025/03/15 - 21:53
Olaia Luzuriaga: ''Partida luzea izan da, oso gogorra''
Beti-Onakek historia egin du Erregina Kopako finalerako txartela lortuta. Atarrabiako taldeak Granollers gainditu du finalerdietan, eta Bera Bera izango du aurkari finalean.
2025/03/15 - 21:37
Bera Berak eta Beti Onakek Erregina Kopako final historikoa jokatuko dute igandean
Gipuzkoako taldeak Porriño kanporatu du lehen finalerdian (24-26) eta Nafarroakoak etxeko taldea, Granollers, bigarrenean (19-20).
2025/03/15 - 19:41
Anne Erauskin: ''Azkenengo minutuetan erabaki da partida''
Super Amara Bera Bera da Erregina Kopako lehen finalista, Granollersko Palau d'Esportsen, hasiera kaskarra gainditu eta Conservas Orbe Zendal BM Porriñoren bertsio on bati buelta eman ondoren (24-26).
2025/03/14 - 23:01
Bera Bera eta Beti-Onak Erregina Kopako finalerdietan izango dira
Super Amara Bera Berak garaipena bereganatu du Rocasaren kontrako final-laurdenetako kanporaketan (20-18), eta Beti-Onakek 26-22 menderatu du Guardes.
2025/03/12 - 14:15
Imanol Alvarez: ''Ez da erraza izango, baina gogotsu gaude''
Imanol Alvarez Super Amara Bera Bera eskubaloi taldearen entrenatzaileak asteburuan jokatuko duten Erregina Koparen fase finala nola ikusten duen azaldu du prentsaurrekoan.