Eskubaloia
2025/05/10 - 22:15
Bera Berak Iberdrola Ligako play-offeko finalaurrekoa jokatuko du, Granollers kanporatu eta gero
Super Amara Bera Berak eta KH-7 Granollersek 33na berdindu dute Gascan, baina joaneko partidan lau goleko errentarekin gailendu zenez, Donostiako taldeak egin du aurrera.
2025/05/09 - 16:45
Iñaki Peciña Bidasoa-Irunera itzuli da
Jokalari irundarrak datozen bi denboraldietarako sinatu du kontratua. Azken zortzi urteetan Frantziako ligan aritu da.
2025/05/08 - 01:05
Bera Berak lau goleko aldea lortu du Granollersen (30-34), eta ondo bideratu du final-laurdenetako kanporaketa
Imanol Alvarezen taldeak, azken emaitzan, berdindu egin du neurketan zehar izan duen alderik handiena. Larunbatean, Gascan, 18:30ean, itzuliko partida jokatuko dute, eta Bera Bera finalerdietarako txartela eskuratzen ahaleginduko da.
2025/05/07 - 19:27
Pedro Pachecok hautsita du ezker belauneko barrualdeko meniskoa
Tratamendu kontserbadoreak ez du funtzionatu, eta ebakuntza egingo diote maiatzaren 15ean. Brasildarrak ligako azken hiru partidak galduko ditu. Gainera, badirudi ez dela Errege Kopa jokatzeko prest egongo.
2025/05/05 - 18:44
Anne Erauskinek kontratua berritu du Bera Berarekin, 2027ra arte
Hegaleko jokalariak bi urtez luzatu du klubarekin duen lotura; hau da, 2026-2027 denboraldia amaitu arte.
2025/05/05 - 13:48
Julen Aginagalde, Poloniako selekzioaren hautatzailearen laguntzaile
Bidasoa Irun taldearen kirol-zuzendari karguarekin uztartuko du zeregin berria. Badu horretarako Irungo klubaren babesa eta baimena.
2025/05/04 - 19:09
Mikel Zabalak Bidasoa Irun utziko du denboraldi amaieran
Zabalak azaldu du "denbora asko pentsatzen" eman ondoren hartu duela erabakia, "eskubaloitik urrun dagoen beste bide bat hartzeko".
2025/05/04 - 00:02
Bidasoak mendean hartu du Anaitasuna Artalekuko lehia estuan (30-29)
Neurketak amaiera polemikoa izan du: Anaitasunak penaltia eskatu du bi segundo bakarrik geratzen zirenean, baina epaileak falta adierazi du.
2025/04/30 - 00:48
Bidasoak ez du aukerarik izan Melsungenen aurka (22-32), eta EHF Europako Ligatik kanpo gelditu da
Euskal taldeak ondo ekin dio final laurdenetako play-offeko itzuliko partidari, baina Alemaniako taldeak, lehen zatian 0-9ko partziala lortuta, abantaila handia bereganatu du, eta Alex Mozasen taldeak ezin izan du alde hori murriztu.
2025/04/29 - 22:14
Bidasoaren zaleek harrera ikusgarria egin diote taldeari, Melsungen aurkako partida hasi aurretik
Alex Mozasen jokalarien erronka da EHF Europako Ligako lauko finalerako sailkatzea; horretarako, gutxienez bi goleko aldeaz menderatu behar dute, Artalekun, Alemaniako taldea. Neurketa 20:45ean hasiko da, eta EITBk zuzenean emango du.
2025/04/29 - 14:53
Bidasoa Irun vs Melsungen partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
Alex Mozasen taldeak EHF Europa Ligako finaletarako txartela du jokoan, eta horretarako Alamianiako taldeak duen gol bateko errenta irauli beharko du. Norgehiagoka 20:45ean hasiko da, Artalekun.
2025/04/29 - 12:06
Bidasoa Irunen zaleek erabateko konfiantza dute taldearengan; finalerdietara sailkatzea dute amets
Bidasoa Irunek MT Melsungenen aurka jokatuko du, gaur, Europako Ligako final-laurdenetako itzuliko partida. Joanekoa gol bakarragatik galdu zuen Irungo taldeak. Artalekun Bidasoak joaneko emaitza irauliko duela uste dute zaleek.
2025/04/28 - 16:30
Gorka Nieto: ''Burua hotz mantentzea oso garrantzitsua izango da''
Gorka Nieto Bidasoa Irun taldeko jokalariak bihar Melsungenen aurka jokatuko duten partidaren gainean hitz egin du prentsaurrekoan.
2025/04/28 - 15:48
Karstenek kontratua berritu du Bera Berarekin, denboraldi batez
Elke Karstenek Super Amara Bera Beran jarraituko du, gutxienez urtebete gehiagoz, kontratua berritu baitu beste denboraldi batez Donostiako klubarekin.
2025/04/26 - 23:53
Zuazo Barakaldo Urrezko Ohorezko Mailara jaitsi da
Azkenaurreko jardunaldian Elxen aurka galdu ondoren (25-26), Barakaldokoak mailari eusteko aukerarik gabe geratu dira eta hurrengo denboraldian Bigarren Mailan jokatuko dute.
2025/04/22 - 23:41
Alex Mozas: ''Artalekuren bultzadari esker lauko finalarekin amets egin dezakegu''
Bidasoa-Irun taldearen entrenatzailea itxaropentsu agertu da Europako Ligako lauko finalera sartzeko. Horretarako, bere taldeak datorren asteartean gol bateko desabantaila irauli beharko du Artalekun, Alemaniako Melsungen taldearen aurka.
2025/04/22 - 22:44
Bidasoak gol bakarrarengatik galdu du Alemanian, eta Artalekun izango du lauko finalerako sailkatzeko aukera
Alex Mozasen mutilek 28-27 galdu dute Alemaniako Melsungen taldearen kantxan; hartara, kanporaketa bizi-bizirik dela ekingo diote datorren asteartean jokatuko den itzulerako lehiari.
2025/04/22 - 11:57
Europako Ligako final-laurdenetako joaneko Melsungen vs Bidasoa Irun partida, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
Irungo taldeak Kasselen jokatuko du Europako Ligako final-laurdenetako joaneko neurketa. Norgehiagoka gaur jokatuko da, 18:45ean, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
2025/04/21 - 13:37
Bidasoa Irunek emaitza ona lortu nahi du Melsungenen aurkako joaneko partidan
Irungo taldeak Kasselen jokatuko du Europako Ligako final-laurdenetako joaneko neurketa, eta emaitza ona lortzea izango du helburu. Norgehiagoka apirilaren 22an jokatuko da, eta zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
2025/04/10 - 13:16
Melinda Louisek ez du Bera Beran jarraituko datorren denboraldian
Jokalari frantziarrak 62 neurketa jokatu eta 124 gol sartu ditu Donostian emandako denboran. Hiru denboraldi beteko ditu, aurtengoa amaituta.