Lucia Pradesek Bera Berarekin berritu du, 2028ra arte; eta Micak, Macak eta Ayelenek Beti-Onaken jarraituko dute, 2027ra arte
Donostiako taldeko atezainak bi denboraldiz luzatu du klubarekin lotzen zuen kontratua; 2024an iritsi zen Gipuzkoara. Nafarroako taldeko lehenengo lerroko hiru jokalariek, ordea, 2026-2027 denboraldiko amaierara arte jokatuko dute Atarrabiako klubean.
Lucia Pradesek Super Amara Bera Berarekin berritu du, 2028ra arte, eta Micak, Macak eta Ayelenek Replasa Beti-Onakekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2027ra arte, Donostiako eta Atarrabiako klubek asteartean iragarri dutenez. Pradesek, Bera Berako atezaina bera, bi denboraldiz luzatu du klubarekin lotzen zuen kontratua (2024an iritsi zen Gipuzkoara), eta Beti-Onaken lehenengo lerroko hiru jokalari argentinarrek, ordea, 2026-2027 denboraldiko amaierara arte jokatuko dute Atarrabiako klubean.
Pradesek, horrenbestez, “hazteko eta koloreak defendatzen jarraitzeko asmoz” segituko du Bera Beran; Beti-Onaken, Macak, Micak eta Ayelenek “ahalegina, adorea eta konpromisoa” ematen jarraituko dute, Nafarroako taldeak adierazi duen bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Niko Mindegia, Bidasoan ere borrokarako prest
Niko Mindegiak, Bidasoako 38 urteko jokalariak, ibilbide luze eta oparoa du eskubaloian. Badaki irungo taldean jokatzea ez dela edonolakoa, Europa mailan ere ezaguna da taldea. Gauzak horrela, gazteen artean bada ere borrokarako prest jarraitzen du nafarrak.
Super Amara Bera Berak ekipazio berriak aurkeztu ditu
Super Amara Bera Berak aro berri bat hasi du. Talde donostiarrak hurrengo denboraldian erabiliko dituen ekipazioak aukeztu ditu. Ekitaldian, Maitane Etxeberria kapitainak, Anne Erauskin jokalariak eta Jon Begiristain entrenatzaile berriak hurrengo urteari buruz hitz egin dute.
Irudek Bidasoa Irunek Artalekun emango dio hasiera Europako ibilbideari, FH Hafnarfjordur taldearen aurka irailaren 30ean
Era berean, lehiaketa honetan bidasotarrek Madeirako (Portugal) Maritimo eta Frantziako Limoges Handball taldeen aurka jokatuko du abenduaren 1era arte luzatuko den multzoen fasean.
Haitz Gorostidi, Suitzako Pfadi Winterthur taldean: “Hemen, fisikoki, beste gauza bat da”
Gipuzkoarrak Suitzako Ligan jokatuko du, azken bost denboraldiak Guadalajaran eman eta gero. Azken urtean lesioak izan ditu, baina orain ilusioa du beste herrialde batean eta Europako txapelketa batean ere aritzeko.
Beti-Onakek denboraldiaurreari ekin dio, eta bi helburu izango ditu denboraldian: titulurako play-offean egotea eta Erregina Kopa
Replasa Beti-Onakek lehen entrenamendua egin du gaur, astehelena. Nafarroako taldeak aurreko denboraldiko blokeari eutsi dio, eta bi jokalari bereganatu ditu: Edurne Donderis eta Martina Lang.
Super Amara Bera Berak fitxaketa berrien aurkezpenarekin hasi du denboraldiaurrea
Amandine Balzinc, Alexandra Shunu eta Marie Louis izan dira Donostiako klubaren azkeneko hiru fitxaketak.
Bidasoa-Irunek baditu jada EHF Europako Ligako multzoen faseko aurkariak
Talde irundarra B multzoan arituko da Limoges Handball, FH Hafnarfjordur eta Maríiimo de Madeira Andebol taldeekin batera. Txapelketa irailaren 29an hasiko da.
Pol Quirogak utzita jokatuko du Agustinos Alacanten
Gironako atezainak bigarren denboraldia jokatuko du utzita, 2025-2026an Sinfinen aritu zen.
Bidasoa-Irun taldeburu izango da Europako Ligako multzoen fasean
Hala baieztatu du federazioak astearte honetan, talde gipuzkoarrak Errege Kopako finalera iritsita Europako txartela lortu ostean.
Super Amara Bera Berak eta Replasa Beti-Onakek derbi batekin hasiko dute liga
Espainiako Eskubaloi Federazioak ostegun honetan eman du jakitera Guerreras Iberdrola Ligako 2026-27 denboraldiko egutegia.