Bera Berak historia egin du Erregina Kopa hamargarrenez irabazita, laugarrena jarraian
Donostiako taldeak Atletico Guardes menderatu du finelan. Exijentzia handiko partida izan da, bi taldeek hiru norgehiagoka jokatu dituztelako hiru egunetan.
Super Amara Bera Berak bere hamargarren Erregina Kopa irabazi du, laugarrena jarraian, historia egiten jarraitzeko. Imanol Alvarezen taldeak 26-21 garaitu du Mecalia Atletico Guardes finalean, Illumben. Gipuzkoako taldearen hemezortzigarrena izan da txapelketa honetan.
Donostiako taldeak hasieratik kontrolatu du exijentzia handiko partida, Erregina Kopa osoa asteburu honetan jokatu baita Illumben.
Finalaurrekoetan uste baino gehiago sufritu ostean, Imanol Alvarezen taldeak dena eman du hasieratik. Edonola ere, bi taldeek hirugarren partida jarraian jokatzen ari zirela nabaritu da; are gehiago Atletico Guardesen kasuan, luzapena jokatu behar izan baitzuen finalerako txartela eskuratzeko.
Horren erakusgarri izan da bi taldeek hainbat jaurtiketa huts egin izana, eta erasoko jokoan ere faltak bata bestearen atzetik egin izana. Gainera, atezainek geldiketa erabakigarriak egin dituzte, eta, hori dela eta, lehen minutuetan oso gol gutxi izan dira.
Hala ere, Donostiako taldeak 4 goleko errenta lortu du lehen laurdenerako (8-4), eta abantaila horri eutsi dio atsedenaldia iritsi denerako (11-7).
Bigarren zatian, Atletico Guardesek behera egin du fisikoki, eta horrek aukera eman dio Imanol Alvarezi bere jokalarien minutuak hobeto kudeatzeko. Bera Berak aurrerapausoa eman du orduan, norgehiagoka bere alde apurtzeko asmoz.
Halako batean, baina, Bera Bera jokalari bat gutxiagorekin zegoela baliatuta, Pontevedrako taldeak aldea murriztu du (16-14) eta partida berdintzeko bidean jarri da.
Hala ere, ez da horrelakorik gertatu. Berriro zazpi zazpiren kontra aritu direnean, Imanol Alvarezen taldeak zuloa egin du markagailuan Berak Berak bere historiako hamargarren Erregina Kopa irabazteko.
Gaurkoa final berezia izan da Ermuko entrenatzailearentzat; izan ere, denboraldiaren amaieran utzi egingo du Bera Bera. Imanol Alvarezek 18 titulu bereganatu ditu Donostiako klubarekin: 6 Liga, 6 Erregina Kopa eta 6 Superkopa. Eta agur esan aurretik, palmares hori handitu dezake, Bera Berak Liga irabazten badu.
FITXA TEKNIKOA
26 - Super Amara Bera Bera: Prades eta Wigins atezainak, Amores (1), Arroyo (5), Elba Alvarez (7, 5 penaltiz), Rodrigues (1), Etxeberria (3), Laura Hernandez, Ogonovszki (3), Kruijswik, Elke Karsten (2), Erauskin (1), Gavilan (3), Ishikawa, Urretabizkaia, Fresco.
21 - Mecalia Atletico Guardes: Mínguez eta Balzinc atezainak, Mendoza, Hauptman (3), Sempere, Cacheda (1), Tellez (5), Palomo (1), Serrano, Castro, Maria Sancha (5, 2 penaltiz), Ramos (5), Elena Martínez, Cifuentes, Gil, Portillo (1).
Markagailua, bost minututik bost minutura: 1-1; 1-1; 5-3; 7-4; 9-7; 11-7 (atsedenaldia); 15-9; 16-12; 18-15; 22-18; 25-20; 26-21.
Epaileak: Alejandro Hoz eta Axel Riloba.
Zure interesekoa izan daiteke
Alexandra Shunuren fitxaketa iragarri du Bera Berak
Angolarrak 28 urte ditu, eskuin hegalean jokatzen du eta azken hiru denboraldietan Benfican jokatu ondoren heldu da Donostiara.
Amandine Balzincek Bera Beraren atea indartuko du 2028ra arte
Atezain frantziarra Mecalia Atletico Guardes taldetik dator, hurrengo bi denboraldietan Donostiako proiektuan sartzeko.
Imanol Alvarez: “Gustura bukatu nuen; ez gara txapeldunak, baina ondo gordeko dut bigarren postu hau”
Imanol Alaverezekin egon gara, Bera Berako entrenatzaile ohiarekin. Bigarren postuan amaitu duten arren, horrek “hobetzeko aukera” daukazula erakusten dizula adierazi du, eta baloratzekoa dela. Orain, Jon Begiristainen eskuetan utzi du taldea, bere aburuz, “pertsonarik aproposena”. Hala ere, emaztearekin batera ikusiko dugu ermuarra Gascan.
Imanol Alvarez: “Oso pozik nago taldearekin; nire iritziz, Rocasak merezi du Liga”
Bera Beraren entrenatzaileak azken partida zuzendu du Donostiako taldean, Telden, Rocasaren aurka, Guerreras Iberdrola Ligako finaleko play-offeko bigarren norgehiagokan; Alvarezek nabarmendu du Bera Berak ahalegin handia egin duela, baina uste duela Rocasak merezita bereganatu duela garaipena.
Rocasa da ligako txapelduna, Bera Berari berriro irabazita (26-23)
Joaneko partida galduta zeukala, Gipuzkoako taldeak ezin izan du ligako titulua berriz eskuratu.
Imanol Alvarez: “Ez dugu asmatu eta ez dugu jokatzeko lekua topatu”
Bera Berak galdu egin du Rocasaren aurka, Guerreras Iberdrola Ligako finaleko lehen partidan. Maitane Etxeberriak azaldu digunez, hasieran “asko kostatu zaie erasoa” eta “oso zaila da Rocasa bezelako baten aurka partidari buelta ematea”.
Rocasa Bera Bera baino gehiago izan da finaleko lehen partidan
Lehen zatian kanariarrak nagusi izan dira. Bigarrenean donostiarrek pauso bat aurrera eman duten arren, ez dira partida poltsikoratzeko gai izan.
Bera Berak asteazkenean ekingo dio Guerreras Iberdrola Ligako finalari, Rocasaren aurka, Gascan
Finaleko lehen partida Donostian jokatuko dute, 19:15ean, eta bigarrena, ordea, Telden, Kanaria Handian, igandean, Euskal Herriko 19:45ean; hirugarren partida ere jokatu beharko balute, hori ekainaren 3an izango litzateke, asteazkenez, Donostian. EITBk finala emango du, zuzenean.
Imanol Alvarez: “Taldea finala jokatzeko prest dago; ondo gaude eta dena emango dugu”
Imanol Alavarezen, Bera Berako entrenatzaileak, prentsaurrekoa eman du Ligako Finalaren harira. Talde donostiarrak Rocasaren aurka jokatuko du, bi edo hiru partidetan.
Super Amara Bera Berak ligako finala jokatuko du, Porriño kanporatuta
Gascan, berdinketarekin bukatu da itzuliko norgehiagoka (33-33), baina joanekoan, Galizian, 28-32 gailendu zenez, Imanol Alvarezen taldeak eskuratu du ligako finala jokatzeko txartela. Finalean Kanaria Handietako Rocasa taldea izango du aurkari Bera Berak.