GUERRERAS IBERDROLA LIGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Super Amara Bera Berak ligako finala jokatuko du, Porriño kanporatuta

Gascan, berdinketarekin bukatu da itzuliko norgehiagoka (33-33), baina joanekoan, Galizian, 28-32 gailendu zenez, Imanol Alvarezen taldeak eskuratu du ligako finala jokatzeko txartela. Finalean Kanaria Handietako Rocasa taldea izango du aurkari Bera Berak.

Super Amara Bera Bera Ligako finalera sailkatu da.

Super Amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako titulua eskuratzeko finala jokatzeko txartela lortu du, finalaurrekoan Porriño kanporatuta. Joaneko partidan, Galizian, 28-32 gailendu zen Imanol Alvarezen taldea, eta gaur, Gascan, berdinketarekin bukatu da itzuliko norgehiagoka (33-33)

Neurketa parekatua eta gogorra izan da. Porriñok ez du finalerdia galdutzat eman, eta azkeneraino saiatu da kanporaketa iraultzen. Alabaina, Bera Berak, Elba Alvarezek zuzenduta, partida gobernatzea eta joanekoan lortutako abantailari eustea lortu du.  

Finalean Rocasa izango du aurkari Bera Berak. Kanaria Handietako taldeak Costa del Sol Malaga menderatu du bigarren finalaurrekoan. Rocasa kanporaketako bi partidetan izan da nagusi: joanekoan, 23-27 irabazi zuen, eta itzulikoan 21-18 gailendu da. 

Finaleko lehen partida Gascan jokatuko dute Bera Berak eta Rocasak, datorren asteazkenean, 19:15ean. Bigarrena,  berriz, Telden izango da, maiatzaren 31an (igandea), 18:45ean (Kanaria Handietako ordua). Hirugarren norgehiagoka jokatzea beharrezkoa balitz, Gascan izango da, ekainaren 3an (asteazkena), 19:30ean. 

 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X