Beti-Onakek sufritutako garaipena lortu du Galychankaren aurka (26-25)
Replasa Beti-Onakek 26-25 irabazi dio Galychanka Lviv talde ukrainarrari larunbat honetan Atarrabian jokatu den EHF Kopako joaneko partidan.
Partidaren hasieran korrontearen kontra jokatzea egokitu zaie, une oro markagailuan atzetik joan baitira, eta talde bisitariak ihes egin du 0-4ko partzialarekin. Baina, 3-0eko bi partzialekin, Nafarroako taldeak buelta eman dio partidari, eta aurretik joan da atsedenaldira (14-13).
Bigarren zatia parekatuagoa izan da, eta bi taldeek bestearen erasoei erantzun diete. Beti-Onakek gola sartu duen bakoitzean, Galychankak beste gol batekin erantzun dio. Partida berdinduta, azken gola etxekoek lortu dute, eta, horrela, Beti-Onakek lortu du garaipena (26-25).
Zure interesekoa izan daiteke
Bidasoak galdu egin du Flensburgen, partida oso lehiatu baten ostean (38-35)
Bidasoa Irunek lehia gogorra izan du Alemaniara egindako bisitan, eta sentsazio positiboak utzi ditu emaitza positiboa izan ez den arren.
Irudek Bidasoa-Irunek final-zortzirenetarako txartela lortu du Potaissa Turda mendean hartuta (35-30)
Irungo taldeak landutako garaipena lortu du eta Europako Ligan jarraituko duela ziurtatu du matematikoki.
Bursa Büyüksehir izango da Replasa Beti-Onaken arerioa Europa Kopan
Hala egokitu da astearte honetan Vienan egindako zozketan. Joanekoa Atarrabian jokatuko dute, urtarrilaren 17an, eta itzulikoa, handik zazpi egunetara, Turkian.
Bera Bera Europa Ligatik kanporatu dute; Beti-Onakek, berriz, aurrera egin du Europako Kopan
Bera Bera eta Dijonen arteko kanporaketa penaltietan erabaki da (30-26). Beti-Onakek, ostera, kanporaketako bi partidak irabazi dizkio Yellow Winterthur taldeari, eta Europako Kopako final-zortzirenetan izango da.
Miguel Etxeberria: ''Pizgarri diren partidak dira''
Beti-Onakek Yellow Winterthur izango du aurkari EHF Europa Kopako hirugarren kanporaketan. Honela ikusten dute partida Miguel Etxeberria entrenatzaileak eta Isi Fernandez-Agusti jokalariak.
Bera Berak Beti Onak menderatu du derbian (27-30)
Nafarroako taldeak bigarren zati ona egin zuen arren, Donostiakoak izan ziren nagusi, hiru goleko aldeaz, Atarrabian jokatutako partidan.
Replasa Beti-Onakek Yellow Winterthur taldearen aurka jokatuko du EHF Europa Kopeko hirugarren txandan
Nafarroako taldeak Atarrabian jokatuko du joaneko partida, azaroaren 8an edo 9an, eta itzuliko neurketa Winterthurren izango da, Suitzan, azaroaren 15ean edo 16an.
Beti-Onak EHF Kopako final-hamaseirenetara pasa da Galychanka garaituta (24-26)
Joanekoan (26-25) zein itzulikoan (24-26) irabazi ondoren, talde nafarrak Europako txapelketako hurrengo kanporaketara pasatzea lortu du.
Beti-Onakek presioarik gabe eta ilusioz beteta ekingo dio etxean jokatuko duen Iberiar Superkopari
Replasa Beti-Onakek etxean, Iruñean, jokatuko du Iberiar Superkopa. Irailaren 5ean Benfica izango du aurkari finalerdietan. Nafarroako taldeak ez du presioarik, baina ez dio ezeri uko egiten. Irailaren 6ko finalean egotearekin amesten du taldeak.