Miguel Etxeberriak Beti-Onak taldearekin berritu du, 2026-2027 denboraldirako
Hala, Etxeberriak, gutxienez, zortzi denboraldi jarraian emango ditu Nafarroako taldearen entrenatzaile.
Miguel Etxeberriak zazpi denboraldi daramatza Beti-Onak taldea zuzentzen. Irudia: Replasa Beti-Onak.
Miguel Etxeberriak Replasa Beti-Onak taldearekin berritu du, 2026-2027 denboraldirako, Atarrabiako klubak iragarri duenez. Hala, Etxeberriak, gutxienez, zortzi denboraldi jarraian emango ditu Nafarroako taldearen entrenatzaile.
Klubaren iritziz, Etxeberriak “etengabe gora doan ibilbidea” darama. 2025-2026 denboraldian, Replasa Beti-Onak, egun, Guerreras Iberdrola Ligako bosgarren postuan dabil, eta, halaber, Donostian maiatzaren 8tik 10era bitartean jokatuko duten Erregina Kopa ari da prestatzen, ilusio handiz.
2025ean, Erregina Kopan ere, Beti-Onak, Etxeberriak zuzenduta, finalean aritu zen.