Bera Berak luzapenean galdu du Kopako finala
Zure interesekoa izan daiteke
Anne Erauskin, Bera Berako jokalaria: “Hasieratik oso kontzentratuta irten behar dugu”
Anne Erauskin Super Amara Bera Beraren kapitainak larunbat honetan duten hitzordu garrantzitsuaz hitz egin du hedabideen aurrean. Sporting La Riojaren aurka jokatuko dute, Ligako final-laurdenetako itzuliko partida, eta bi goleko abantaila du Donostiako taldeak.
Beti-Onakek bi goleko altxorra darama Malagako itzulerako neurketara (24-22)
Miguel Etxeberriaren jokalariak galtzen joan dira atsedenaldira (10-12), baina bigarren zatian estu hartu dute talde andaluziarra, eta itzulerako norgehiagokari begira are errenta handiagoa lortu ahal izan dute.
Duela 25 urte Portland San Antoniok, Zupo Ekisoainen zuzendaritzapean, loria lortu zuen
Europako Kopa bereganatu zuen, Bartzelona ahalguztiduna mendean hartuta. Lehenengo partidan, etxean, Nafarroako taldea, 30 eta 24, sei goleko aldearekin nagusitu arren; itzulerako neurketan, Palaun, aldapa gora jarri zitzaien finala. Bost goleko aldea erdietsi zuen Barçak amaitzeko bi minutu falta zirela. Neurketaren azken uneetan, baina, bi gol erabakigarri egin zituen Portlandek, eta betiko izango ditugu gogoan.
Beti-Onak taldeak Martina Lang argentinarra fitxatu du
Ezker hegaleko atzelaria Kanaria Handiko Rocasa taldetik dator, eta datorren denboraldian talde nafarraren defentsa indartzea espero dute.
Miguel Etxeberria: “Errenta lortzea zaila da, baina saiatu egin behar gara eta etxean sendo jokatu”
Replasa Beti-Onak taldeak Ohorezko Mailako final-laurdenetako play-offetako joaneko partida jokatuko du bihar Atarrabian, Malagaren aurka. Miguel Etxeberria entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du. (Bideoa gazteleraz)
Bera Berak lehen kolpea eman du ligako final-laurdenetako joanekoan (23-25)
Gipuzkoarrek La Rioja izan dute arerio etxetik kanpo. Lehen zatian atzetik joan dira markagailuan baina, atsedenaldirako berdindu ostean, bi goleko aldea lortu dute itzuliko neurketari begira.
Maitane Etxeberria: “Logroñora joatea tokatzen zaigu eta zaila egiten zaigu han jokatzea”
Ohorezko Mailako final laurdenetako play-offak jokatuko ditu Bera Berak larunbatean, Logroñon. Maitane Etxeberriak adierazi duenez, Grafometal Sporting La Rioja taldearen aurkako partida ez da erraza izango, baina “datorrena polita” dela eta gogoz daudela azaldu du.
Bera Berak Kelly Nzonzie Fonkeng eta Melinda Louis fitxatu ditu
Fonkeng nafarrak hiru denboraldirako sinatu du, eta Louis frantziarrak 2028ra arteko konpromisoa hartu du.
Rodrigo Salinasek Bidasoa Irun utziko du 2025-2026 denboraldiaren amaieran
37 urteko jokalari txiletarra 2017an ailegatu zen Irungo taldera.
Lisanne Krikswijkek Bera Beran jarraituko du beste denboraldi batez
Holandako jokalariak Ligako 21 partida, Iberiar Superkopako bi eta European Leagueko beste bi jokatu ditu orain arte, 30 gol sartuta.