Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Kirolak atariko abantailak aprobetxatzeko.
Duela 25 urte Portland San Antoniok, Zupo Ekisoainen zuzendaritzapean, loria lortu zuen
Europako Kopa bereganatu zuen, Bartzelona ahalguztiduna mendean hartuta. Lehenengo partidan, etxean, Nafarroako taldea, 30 eta 24, sei goleko aldearekin nagusitu arren; itzulerako neurketan, Palaun, aldapa gora jarri zitzaien finala. Bost goleko aldea erdietsi zuen Barçak amaitzeko bi minutu falta zirela. Neurketaren azken uneetan, baina, bi gol erabakigarri egin zituen Portlandek, eta betiko izango ditugu gogoan.