Beti-Onakek bi goleko altxorra darama Malagako itzulerako neurketara (24-22)
Miguel Etxeberriaren jokalariak galtzen joan dira atsedenaldira (10-12), baina bigarren zatian estu hartu dute talde andaluziarra, eta itzulerako norgehiagokari begira are errenta handiagoa lortu ahal izan dute.
Atarrabian Malagaren aurka jokatutako ligako lehen itzuliko partida. Artxiboko irudia: Replasa Beti-Onak
Replasa Beti-Onak taldeak 24-22 irabazi dio Malaga Costa del Soli ligako play-offetako final-laurdenetako joaneko partida, gaur arratsaldean Atarrabiako (Nafarroa) Indurain Anaiak pabiloian jokatutako neurketa.
Bi taldeek ez dute abantaila handirik izan markagailuan lehen zati osoan zehar. Talde nafarrak aurre egin dio Malagari, baina ez da nahikoa izan atsedenaldira markagailuan aurretik joateko (10-12).
Aldageletatik bueltan, etxekoek oso ondo hasi dute bigarrren zatia eta markagailua iraultzea lortu dute (17-14). Bazirudien une egokia zela abantaila handiagoa lortzeko (18-14).
Bost gol goitik egon dira markagailuan, baina Malagako taldea suspertu egin da eta markagailua estutu du berriro, eta azken minutuetara gol bakarreko desabantailarekin iritsi da (22-21).
Erasoko azken jokaldietan asmatu izanak balio izan du partida osoan zehar egindako lana ez zapuzteko, eta gutxienez bi goleko aldea lotzeko, Malagako itzulerako partida erabakigarriari begira.
Zure interesekoa izan daiteke
Beti-Onakek 23-27 galdu du Atletico Guardesen aurka eta Erregina Kopatik kanpo geratu da
Talde nafarrak porrota jaso du final-laurdenetan partida parekatu eta zorrotz batean.
Atletico Guardes berriro menderatu nahi du Beti Onak taldeak
Ostiraleko hitzorduaren aurreko egunak nola bizitzen ari diren azaldu dute Miguel Etxeberria taldearen entrenatzaileak eta Patri Encinas jokalariak.
Azken segundoan huts egindako penaltiak play-offetatik kanpo utzi du Beti-Onak Malagan (23-20)
Nafarroako taldeak bi goleko abantaila txikia zuen joaneko partidan garaipena lortuta (24-22), baina ez zaie nahikoa izan eta kanporatuta geratu dira.
Luzia Zamora Beti-Onak taldeko jokalaria, Malagari buruz: “Eurak etxean ez dute barkatzen"
Luzia Zamora Replasa Beti-Onak taldeko jokalariak joaneko partidan lortutako bi golen errenta baloratu du, "baina horrek ez du esan nahi erlaxatuko garenik". Bestalde, Miguel Etxeberria talde nafarreko entrenatzailearen hitzetan, bere jokalariak ondo badaude partida "oso estua izango da".
Beti-Onak taldeak Martina Lang argentinarra fitxatu du
Ezker hegaleko atzelaria Kanaria Handiko Rocasa taldetik dator, eta datorren denboraldian talde nafarraren defentsa indartzea espero dute.
Miguel Etxeberria: “Errenta lortzea zaila da, baina saiatu egin behar gara eta etxean sendo jokatu”
Replasa Beti-Onak taldeak Ohorezko Mailako final-laurdenetako play-offetako joaneko partida jokatuko du bihar Atarrabian, Malagaren aurka. Miguel Etxeberria entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du. (Bideoa gazteleraz)
Miguel Etxeberria, Beti Onak taldearen entrenatzailea: “Baloratua sentitzen naiz, babestua”
Miguel Etxeberriak Replasa Beti Onak taldearen entrenatzaile izaten jarraituko du 2026-2027 denboraldian. Hortaz, zortzigarren denboraldia egingo du talde nafarra zuzentzen, eta "oso pozik, indartsu eta ilusioz" dagoela azpimarratu du. (Bideoa, gazteleraz)
Miguel Etxeberriak Beti-Onak taldearekin berritu du, 2026-2027 denboraldirako
Hala, Etxeberriak, gutxienez, zortzi denboraldi jarraian emango ditu Nafarroako taldearen entrenatzaile.
Beti-Onak EHF Europa Kopatik at geratu da
Nafarroako taldeak final-zortzirenetako itzulerako partida ere galdu du Bursa Buyuksehirren aurka (32-28).