Turrientes: “Derbietan ez dago faboritorik; bolada onean gaude eta hiru puntuen bila joango gara”
Beñat Turrientesek prentsaurrekoa eman du igandean Athleticen aurka San Mamesen jokatuko den derbiaren harira. Kopako finalaurrekoetan gola sartu zuen bertan beasaindarrak. Haren esanetan, partida “oso ona” egin zuen talde txuri-urdinak, eta hori errepikatzea da asmoa.