MENDI LASTERKETAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ioseba Eskuderok eta Mayi Mujikak irabazi dute Goiherriko Bi Haundiak proba

G2 Handiak
18:00 - 20:00
Ioseba Eskuderok eta Mayi Mujikak irabazi dute Goiherriko Bi Haundiak proba
Eskuderok txapela lortu du 90 kilometroak 10 ordu eta 1 minutuan eginda. Mayi Mujikak, berriz, 12 orduan heldu da helmugara, errekor berria ezarriz. Ehunmilak proban, aldiz, Fidel Fernandez doa lasterketa buru.

Zure interesekoa izan daiteke

Mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan

Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X