Disko-jaurtiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

June Kintanak zazpigarrenez irabazi du disko-jaurtiketako Espainiako Txapelketa

Nafarroakoa nagusi izan da 2024ko Neguko Espainiako Txapelketan, 53 metroko markarekin.
June Kintana
June Kintana, 2024ko Neguko Espainiako Txapelketan, jaurtiketa bat egiten. Argazkia: @atletismoRFEA

June Kintana da disko-jaurtiketako 2024ko Neguko Espainiako txapelduna, larunbat honetan, otsailaren 24an, nagusi izan baita Jaenen. Nafarroakoak bere bosgarren jaurtiketan ezarritako 53 metroko markarekin  bereganatu du titulua, zazpigarrenez Neguko  Espainiako Txapelketam.

Kintana bere marka onenetik urrun geratu da, hura 58,09 metrokoa baita. Hala ere, ordura arte denboraldian lortutako 52,71 metroko marka pertsonal onena gainditu du.

Daniela Fernandez (Valencia Atletismo) izan da bigarren 52,60 metroko jaurtiketarekin, eta zilarrezko domina zintzilikatu du. Hirugarren postuan amaitu du Andrea Alarconek (AA Catalunuya), 51,59 metroko markarekin, brontzeko domina eskuratuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan

Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X