Bermeok ezustekoa eman du Bilbon eta Arraun Lagunakek geldiezin jarraitzen du
Arraun Lagunak eta Bermeo-Urdaibai nagusi izan dira larunbat honetan erlojupeko formatuan lehiatu den Bilboko Banderan. Lugañene ontziak ohiko nagusitasuna erakutsi du Euskotren Ligan, denboraldiko bigarren bandera ere poltsikoratuz. Bou Bizkaiak, aldiz, ezustekoa eman du Eusko Label Ligan lehen luzetik agindu duen estropada bereganatuta, denboraldiko lehen garaipena eskuratuz.
Gizonezkoen estropadan, Lekeitiori espero baino gehiago kosta zaio lehen txandan gailentzea, 35 ehunen baino ez baitio atera Chapelari. Ares ere segundo bakarrera geratu da, eta Santurtzik ezin izan du maila eman, 10 segundo geroago helmugaratuz.
Getaria eta Ondarroaren artean oinarritu da lehia bigarren txandan, baina azken ziabogarako Esperantza ontziak 4 segundoko abantaila lortu du. Eta tarte horrekin helmugaratu dira lehen postuan, azken txandak gainditu beharreko marka ezarriz: 20:24 minutu. Hondarribia eta San Juan, aldiz, aukerarik gabe geratu dira.
Ohorezko txanda desberdina izan da, mareak gora egin baitu eta korronteak behera. Hala, Bermeok bikain hasi du estropada, denborarik onena lortuz lehen ziabogan. Zierbena eta Orio izan ditu hurbilen, eta bigarren ziabogarako San Nikolas ontziak segundo bakarrera murriztu du aldea. Azken luzeetan Bermeo gehiago izan da (19:55 minutu) eta garaipen handia eskuratu du, denboraldiko lehen bandera eskuratuz. Orio 4 segundora iritsi da eta Zierbena 6ra.
Euskotren Liga
Emakumezkoen estropadan, Donostiarra, Zumaia, Hibaika eta Tolosaldea izan dira uretara sartzen lehenak. Donostiarrek estreinatu dute estropada, baina ziabogan txandako denborarik txarrena markatu dute, Zumaia eta Hibaika parez pare aritu direlarik buruan. Baina, itzuliko luzean, Hibaikak martxa bat gehiago sartu du eta denborarik onena lortu du 10:55 minuturekin.
Bigarren txanda ez da sorpresarik izan. Arraun Lagunak eta Orio izan dira Hibaikaren denbora gainditzeko gai izan diren bakarrak ziabogan, baina Lugañene ontziak ohiko nagusitasuna erakutsi du eta bandera eskuratu dute, seigarren urtez jarraian, 10:49 minutuko denborarekin. Bigarren Tolosaldea izan da 6 segundora, eta hirugarren Hibaika 10era. Orio izan da kaltetuena, laugarren postura erori baita.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 28an hasiko da ‘Canal de Isabel II’ Banderarekin, eta abuztuaren 23an amaituko da, Zarauzko XVIII. Ikurrinarekin.
Itziar Eguren: “Kirikoren marka berdintzen saiatuko gara; gera dadila beste Kontxa bat Donostian”
Arraun Lagunakek bere bosgarren Liga irabazi du, laugarrena jarraian. 15 bandera lortuta, garaitezinak bihurtu dira. Itziar Egurenekin, Arraun Lagunakeko presidenteak azaldu du orain Kontxaren bila joango direla.
Zarauzko estropadak utzitako datu eta irudiak errepasatu ditu Ibon Gaztañazpik
Eusko Label Ligan, Oriok lehen luzean ateratako distantzia azpimarragarria izan zen, baita jeitsiera postuetako taldeen artean bizitako tentsioa ere. Euskotren Ligan, Arraun Lagunakek hasieratik txikitu zuen estropada, lau segunduko aldea atera zuen bigarren minutu eta erdirako. Sailkapenaren beste aldean, Zumaia ETE Ligara jaitsiko da datorren denboraldian.
Donostiak Euskotren Ligako titulua ospatu du Arraun Lagunakekin
Gipuzkoako hiriburuko kluba ezin hobeto aritu da 2026ko Euskotren Ligan: jokatu diren bandera guztiak irabazi ditu, 15, eta txapelketan izandako 16 jardunaldietan gailendu da. Udalbatzak Donostiako Udal Liburutegi Nagusian egin dio harrera igande arratsaldean.
Deustuk irabazi du KAE-1 Liga, eta Hondarribiak ETE Liga, Bilbon nagusituta
Bi ontziek iraileko play-offetan lortu beharko dute hurrengo udan maila gorenean aritzeko txartela.
Gorka Aranberri: “Garaipen hau zirkulua ixteko oso polita da”
Gorka Aranberri Orioko patroiak 100. bandera irabazi ditu Eusko Label Ligan gaur Zarauzko Ikurrina irabazita, bere herrian. Orio oso sasoi onean dagoela esan du, eta bera ere sasoiko omen dago.
Oriok irabazi du Zarauzko Ikurrina, bigarren jardunaldian ere gailenduta
Mirotzek nagusitasun handiz eskuratu dute igandean garaipena, Zarauzko Ikurrinako bigarren jardunaldian, eta larunbatean lortutako lehen postua berretsi dute. Gorka Aranberrik 100. bandera erdietsi du Ligan, eta Getaria, Lekittarra eta Hondarribia sailkatu dira bigarren jaurdunaldian Orioren atzetik, bigarren txandan aritu diren hiru talde.
Nagore Osoro: “Etxekoek badakite benetan zenbat kostatzen den"
Nagore Osoro Arraun Lagunakeko patroiak bere inguruko jendeari eskaini dio garaipena.
Amaia Eguren: “Estropada guztiak irabaztea historikoa da”
Donostia Arraun Lagunakeko kidea oso kontentu dago lortu duten errekorrarekin.
Arraun Lagunakek amaiera ezin hobea eman dio egindako liga bikainari, Zarauzko Ikurrina eskuratuta
Lugañene ontziak estropada eta bandera guztiak irabazita itxi du Euskotren Liga, aurrekaririk gabeko mugarri historikoa. San Juan izan da bigarren, eta Orio, hirugarren.