Traineruen Elkarteak dopinaren aurkako 105 kontrol egin ditu 2023ko denboraldian
Traineruen Elkarteak (ACT), dopinaren aurkako organoaren bitartez, 105 kontrol egin ditu 2023ko Eusko Label Ligan, Euskotren Ligan eta bi lehiaketetako Play-Offetan. Guztira, 46 lagin bildu ditu lehiaketetan eta 59 lehiaketetatik kanpo.
Laginen analisi guztiak Bartzelonako IMIMeko Dopin Kontroleko laborategiak egin ditu. Zentro hori Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak (AMA-WADA) homologatutakoa da. Emaitzek erakutsi dutenez, lagin batean izan ezik, ez da debekatuta dagoen substantziarik edo metodorik topatu. Kontrako txosten analitiko horretan, lehiaketan jasotako lagin batean, Benzoilecgonina (kokaina-metabolitoa) agertu zen; kasua diziplina-epaileari helaraziz.
ACTek Dopinaren aurkako Euskal Agentziarekin izandako koordinazioa nabarmendu du, bere eskumenen esparruan programatuta zituen ekintzak urritu gabe jardun baitu. Horrez gain, dopinaren aurkako borroka bultzatzeko laginak biltzeko erakunde gisa duen parte-hartzea azpimarratu nahi da.
Zure interesekoa izan daiteke
Orio eta San Juan nagusi Euskadiko Batel Txapelketan
Orio eta San Juan nagusitu dira Euskadiko Batel Txapelketan, Sestaon jokatutako estropadetan garaipena lortuta. Gizonezkoetan, Orio Kaiarriba baino 3 segundo lehenago helmugaratu da, eta 6 segundora sartu da hirugarrena, Zierbena. Emakumezkoetan, San Juan izan da Gipuzkoako 3 klubek osatu duten podiumeko gorenean, eta Zarautz (bigarren) eta Hibaika (hirugarren) izan ditu ondoan.
Hondarribia, olinpiar erako arraunean erakutsitako mailarekin pozik
Asteburu honetan amaitu da estatuko olinpiar erako arraun ligaren lehen edizioa. Hondarribia da gizonezkoen eta emakumezkoen zortzikotearekin parte hartu duen euskal talde bakarra.
Unai Emery eta Hondarribia A. E. lankidetzan arituko dira
Unai Emeryren eta Hondarribia arraun elkartearen arteko lankidetza hitzarmena aurkeztu da. Lortutako akordioa hasiera batean hiru urterako da, baina urte askoz gehiago jarraitzeko asmoz sortu da. Aston Villako entrenatzailea, arrantzalea txikitatik, zoriontsu agertu da.
Eusko Label eta Euskotren Ligak ekaineko azken asteburuan hasiko dira Madrilen
Galizian bi asteburuz lehiatuko dira; uztailaren 17-18an eta abuztuaren 29-30ean. Euskotren Liga abuztuaren 22-23an amaituko da Zarautzen eta Eusko Label Liga irailaren 19-20an Bermeon eta Portugaleten.
Zierbena B eta Astillero, garaile Portugaleten
Astillero, emakumezkoetan, eta Zierbena B, gizonezkoetan, izan dira nagusi arraun denboraldiko lehen proban, Portugaleten. Eguraldiaren eta itsasoaren egoera kaskarrak baldintzatu du proba.
2025eko arraun denboraldiaren laburpena
Gizonezkoetan, Oriok denboraldi historikoa egin du. Nagusitasun handiz gailendu da Eusko Label Ligan, eta Kontxako Bandera eta hiru txapelketa ofizialak ere irabazi ditu. Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak izan da onena, Euskotren Liga, Kontxako Bandera eta Gipuzkoako eta Espainiako txapelketak bereganatu baititu.
ACTko Euskotren eta Eusko Label ligak Madrilen hasiko dira
ACTren batzarrak jakitera eman duenez, bi ligak ekainaren 28an hasiko dira.
Jose Luis Korta: ''Arraun mundua salbatzeko, harrobiko arraunlari gehiago''
Oriotarrak erretiroa hartuko duela iragarri berri du. Kortak 60 urte eman ditu arraunari lotuta, eta ez sinisteko moduko palmaresa du: 300 bandera baino gehiago irabazi ditu, 16 Kontxa, 53 bider izan da Espainiako txapeldun eta diploma olinpikoa ere badu.
Jose Luis Kortari elkarrizketa, gaur gauean, ETB1en eta ETB2n
Oriotarrak abuztuan iragarri zuen arrauna utziko duela, bizitza osoa kirol horretan aritu ostean. Azken bi urteotan, Castro taldearen entrenatzailea izan da.
Osertz Aldaik hamar urteko ibilbidea itxi eta Isuntzaren entrenatzailea izateari utziko dio
Klubak azaldu duenez, Aldaik elkarteari jakinarazi zion "ezingo duela" datorren denboraldian prestatzaile gisa jarraitu. Lekeitioko arraun elkarteak erantsi duenez, jakin zutenetik lanean ari dira, ordezko "egokia" aurkitzeko.