Txirrindularitzako beste lasterketa batzuk
2025/03/11 - 18:39
Vismak irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa, eta Matteo Jorgenson lider jarri da
2024ko ekitaldiko irabazleak, sailkapen nagusian, sei segundoko aldea du bigarren postuan dabilen Jonas Vingegaard taldekidearekiko. Visma-Lease a Bike taldea Jayco-AlUla taldea baino hamalau segundo azkarrago aritu da etapan, eta Red Bull-BORA 24 segundora gelditu da.
2025/03/11 - 18:17
Visma jaun eta jabe izan da Paris-Nizako 3. etapako taldekako erlojupekoan
Visma-Lease a Bike taldeak irabazi du 2025eko Paris-Nizako tadekako erlojupekoa. Talde irabazleak 14 segundo atera dizkio Jayco AlUla bigarrenari eta 24 segundo, Red Bull-BORA-hangrohe hirugarrenari. Hala, bada, Matteo Jorgenson da txapelketako lider berria.
2025/03/10 - 18:54
Tim Merlier berriro ere nagusitu da Paris-Nizan, eta sailkapen nagusian duen lehen postua sendotu du
Soudal Quick-Step taldeko flandriarra, lehen etapan ere gertatu zenez, azkarrena izan da lasterketako bigarren jardunaldia erabaki duen esprintean, Bellegarden. TotalEnergieseko Emilien Jeanniere helmugaratu da bigarren, eta Lidl-Trekeko Mads Pedersenek eskuratu du hirugarren postua.
2025/03/10 - 18:39
Gannak hegan egin du Tirreno-Adriatico lasterketako estreinako erlojupekoan, Ayusori 23 segundo aterata
Euskal ordezkarien artean, Xabier Mikel Azparren izan da azkarrena, hamaikagarren postuan, 11,5 kilometroko ibilbidean italiarrak baino 42 segundo gehiago eginda.
2025/03/10 - 18:10
Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
2025eko Paris-Nizak atzean utzi du bigarren etapa. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa, oso-osorik.
2025/03/10 - 17:58
Gorka Sorarrainek Paris-Niza utzi du eroriko baten ondorioz
2025eko Paris-Niza euskal txirrindularirik barik geratu da. Gorka Sorarrain (Caja Rural-Seguros RGA) zen euskal ordezkari bakarra lasterketa horretan, baina utzi egin behar izan du helmugarako 19 kilometro falta zirenean, erorikoa izan duelako. Tolosarrak kolpe gogorra hartu du sorbaldan.
2025/03/10 - 17:07
Hainbat txirrindulari erori dira tropelean, Paris-Nizako 2. etapan, helmugarako 45 kilometro gelditzen zirela
Arkeako Florian Senechalek lasterketa utzi behar izan du. Samuel Leroux TotalEnergies taldeko ziklista jausi da, eta zenbait gizoni gauza bera gertatu zaie, jarraian, Tim Merlier liderra, hasiera batean, tropel nagusiaren atzetik gelditu da.
2025/03/09 - 18:16
Paris-Niza lasterketaren 1. etapako azken kilometroa
Tim Merlier (Soudal Quick Step) Europako txapeldun belgikarra da Paris-Nizako 83. edizioko lehen liderra, Le Perray-en-Yvelinesen hasi eta amaitu den 156,1 kilometroko lehen etapa irabazita.
2025/03/09 - 17:23
Merlierrek bere abiadura aprobetxatu du Paris-Niza lidergoan hasteko
Merlier nagusitasun osoz heldu da lehenengo helmugara, 75 metroren faltan erasoa jota, Arnaud Demare frantziarra (Arkea) eta Alberto Dainese italiarra (Tudor) gaindituz.
2025/03/04 - 20:29
2025eko Paris-Niza, zuzenean, EITBn, igandetik aurrera
WorldTour mailakoa lasterketak zortzi etapa izango ditu; lehenengoa martxoaren 9an jokatuko dute, eta azkena, igandez ere, hilaren 16an. EITBk, eitb.eus-en, ETB4ren eta ETB1en bidez, zuzenean emango du proba.
2025/02/23 - 21:01
Barrenetxea nagusitu da Andaluziako Itzuliko bosgarren etapan
Movistar taldeko euskaldunak irabazi du Andaluziako Itzuliko bosgarren eta azken etapa. Sailkapen nagusiari dagokionez, Pavel Sivakov (UAE Emirates) txirrindulari frantziarra gailendu da.
2025/02/23 - 18:05
Jon Barrenetxeak irabazi du Andaluziako Itzuliko azken etapa
Sailkapen nagusiari dagokionez, Pavel Sivakov izan da onena, eta UAE Emirates taldeko txirrindulari frantziarrak eraman du Andaluziako Itzulia.
2025/02/22 - 21:43
Horrela irabazi du Diego Uriarte nafarrak Andaluziako Itzuliko 4. etapa
Diego Uriarte nafarrak garaipen handia lortu du Andaluziako Itzulian. Kern Pharma taldeko txirrindulariak erasoa jo du 4. etapa amaitzeko bi kilometro falta zirenean, eta bakarka heldu da Alhaurin de la Torreko helmugara. Profesional gisa lortu duen lehendabiziko garaipena du.
2025/02/22 - 19:14
Diego Uriarte nafarrak garaipen handia lortu du Andaluziako Itzulian
Kern Pharma taldeko txirrindulariak erasoa jo du 4. etapa amaitzeko bi kilometro falta zirenean, eta bakarka heldu da Alhaurin de la Torreko helmugara. Profesional gisa lortu duen lehendabiziko garaipena du.
2025/02/21 - 19:23
2025eko Andaluziako Itzuliko hirugarren etapako azken kilometroa
Alexander Kristoff (Uno-X Moblity) norvegiarrak irabazi du Andaluziako Itzuliaren 71. edizioko hirugarren etapa, Arjona (Jaen) eta Pozoblanco (Kordoba) artekoa (162 kilometro).
2025/02/21 - 19:09
Jarraitu Andaluziako Itzulia, zuzenean, EITB Median
Lasterketak 71. edizioa izango du aurten, eta lehen aldiz egin zenetik 100 urte pasa dira. Etapa guztiak eitb.eus-en eta Euskal Telebistan izango dira ikusgai.
2025/02/21 - 19:08
Kristoff nagusitu da esprintean Andaluziako Itzuliko hirugarren etapan, eta Sivakovek lider jarraitzen du
Thomas Pidcockek atera dio eten handiena jardunaldiari, etapak izandako "Urrezko Kilometroaren" hiru esprintetan 6 segundoko saria lortu baitu.
2025/02/20 - 17:27
2025eko Andaluziako Itzuliko bigarren etapako azken kilometroa
Thomas Pidcockek (RedBull-BORA-hansgrohe) bereganatu du garaipena Andaluziako Itzuliko bigarren etapan, Alcaudete eta Torredelcampo (133,2 km) artekoan.
2025/02/20 - 16:35
Pidcockek irabazi du Andaluziako Itzuliko 2. etapa, eta Sivakov da lider
Bost txirrindulari iritsi dira ihes eginda azken metroetara, eta haien arteko lehian Thomas Pidcock izan da onena eta Brandom Smith Riverak amaitu du bigarren. Pavel Sivakovek liderraren elastikoa jantzi du, etapa hirugarren postuan amaituta.
2025/02/19 - 16:31
Van Gils da Andaluziako Itzuliko lehen liderra, estreinako etapa irabazita
Maxim van Gilsek bereganatu du garaipena lehen etapan, eta liderraren elastikoa jantzi du. Belgikarra ihes eginda iritsi da Tim Wellensekin eta Pavel Sivakovekin batera, eta mendean hartu ditu biak azken metroetan.