Txirrindularitzako beste lasterketa batzuk
2025/03/16 - 19:27
Jorgensonek bigarrenez jarraian irabazi du Paris-Niza lasterketa
Txirrindulari estatubatuarrak erakutsi du lasterketa handi bat lehiatzeko prest dagoela. Magnus Sheffield gailendu da Nizan hasi eta bukatu den azken etapan.
2025/03/16 - 18:38
Paris-Nizako 8. etapako azken kilometroak, Magnus Sheffielden garaipenarekin
INEOS taldeko txirrindularia bera bakarrik iritsi da helmugara, Matteo Jorgenson (Visa Lease a Bike) lasterketako liderraren eta irabazlearen aurretik.
2025/03/16 - 18:38
Juan Ayusok irabazi du Tirreno-Adriatico lasterketa
Txirrindulari espainiarrak "bi itsasoetako lasterketa" irabazi du, faborito papera berretsiz eta sailkapen nagusian Filippo Ganna italiarra gaindituz. Zazpigarren eta azken etapan, bestalde, Jonahtan Milan italiarra nagusitu da esprintean.
2025/03/15 - 19:15
Ayusok erabakita utzi du Tirreno-Adriatico lasterketa etapa nagusian; Mikel Landa laugarren helmugaratu da
Azken etaparen faltan, Murgiakoa zazpigarren dago sailkapen nagusian, 1 minutu eta 5 segundora, eta Pello Bilbao, berriz, bederatzigarren, 1 minutu eta 32 segundora.
2025/03/15 - 18:28
Storer nagusitu da Auronen elurpean, eta Jorgensonek lidergoari eutsi dio
Australiarra bakarrik iritsi da helmugara, 2 ordu eta 43 minutuko denborarekin. Bigarren Mauro Schmid (Jayco Alula) izan da 20 segundora, hirugarren Georg Steinhauser (EF) 30era, eta laugarren Ivan Romeo (Movistar) 45era. Jorgensonek (Visma), berriz, sailkapen nagusian lider jarraitzen du.
2025/03/15 - 17:50
Auron mendatearen igoerako azken kilometroak, elurrak eta hotzak baldintzatuta
Michael Storer australiarrak irabazi du Paris-Nizako 7. etapa, eguraldi txarraren ondorioz ibilbide laburragoa izan duena.
2025/03/15 - 15:15
Mattias Skjelmosek lasterketa utzi du, sailkapen nagusian hirugarren zela erori ostean
Daniarrak erorikoa izan du, berak bakarrik, helmugarako 51 kilometrora. Skjelmose hirugarren zegoen sailkapen nagusian, Jorgenson liderra 59 segundora zuela.
2025/03/14 - 19:00
Fredrik Dversnesek erakustaldia emanda bereganatu du Tirreno-Adriatico lasterketako 5. etapa
Txirrindulari norvegiarrak 195 kilometro eman ditu ihesean, beste zenbait txirrindularirekin batera, eta, tarte txikiarekin izan bada ere, bakarrik helmugaratu da. Filippo Gannak lider segitzen du.
2025/03/14 - 18:41
Paris-Nizako 6. etapako azken kilometroa: Mads Pedersenek irabazi du, eta Jorgensonek lider jarraitzen du
Mads Pedersen (Lidl-Trek) daniarrak irabazi du Paris-Nizako seigarren etapa, 209 kilometrokoa, eta Matteo Jorgenson (Visma) estatubatuarrak lider jarraitzen du, Jonas Vingegaard taldeburuak osteguneko erorikoaren ondorioz lasterketa utzi ostean.
2025/03/14 - 18:09
Pedersenek esprintean irabazi du seigarren etapa, eta Jorgensonek lider jarraitzen du
Vingegaardek lasterketa utzi ostean, Jorgensonek 40 segundora du Florien Lipowitz (Red Bull Bora) alemana, eta 59ra, berriz, Mattias Skjelmose (Lidl-Trek) daniarra.
2025/03/14 - 15:03
Jonas Vingegaardek Paris-Niza utzi du, 5. etapako erorikoaren eraginez
Txirrindulari daniarrak erorikoa izan zuen ostegunean, eta Paris-Niza lasterketa uztea erabaki du gaur goizean, ondo sendatze aldera.
2025/03/13 - 20:05
Lenny Martinez nagusitu da Cote de Notre-Dame-de-Sciezen, eta Jorgenson berriro jarri da lider, Paris-Nizan
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari frantziarra izan da indartsuena probako bosgarren etapako azken igoeran. Jonas Vingegaardek erorikoa izan du, eta sailkapen nagusiko lehen postua galdu du; orain, bigarren postuan dabil, Matteo Jorgenson taldekidearekiko 22 segundora.
2025/03/13 - 18:46
Paris-Nizako 5. etapako azken kilometroa: Lenny Martinezek irabazi du, eta Jorgenson da, berriro, liderra
Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari frantziarra izan da onena Cote de Notre-Dame-de-Sciez mendaterako igoera gogorrean, eta Visma-Lease a Bike taldeko estatubatuarrak berriro ere lortu du sailkapen nagusiko lehenengo postua, Jonas Vingegaard taldekidearen ordez.
2025/03/13 - 17:37
Kooijek irabazi du Tirreno-Adriatico lasterketako 4. etapa
Olav Kooij izan da onena esprintean erabaki den etapa berrian. Pluimers izan da bigarren eta Van der Poel, hirugarren. Ez da aldaketarik izan sailkapen nagusiko lehen postuetan, eta Filippo Gannak jarraitzen du lider.
2025/03/12 - 19:36
Andrea Vendrame gailendu da Colfioriton eta Gannak jarraitzen du Tirreno-Adriatico lasterketako lidertzan
TxirrindularI italiarrak irabazi du 3. etapa. Pidcock izan da bigarren, eta Gregoire, hirugarren. Filippo Gannak jarraitzen du liderraren elastikoarekin.
2025/03/12 - 19:20
Almeidak irabazi du La Loge des Gardesen, eta Vingegaard da Paris-Nizako liderra
UAEko txirrindulari portugaldarrak, azken metroetan, Vismako danimarkarra gainditu du; sailkapen nagusian, azken horrek bost segundoko aldea du Matteo Jorgenson taldearekiko. Etapako hamabost kilometro neutralizatuta egin dituzte, eguraldi eskasagatik.
2025/03/12 - 18:30
Vingegaarden erasoa eta Almeidaren garaipena, Paris-Nizako 4. etapako azken igoeran
Vismako danimarkarrak, lasterketako lider berria bera, lehen erasoa jo du faborito nagusien multzoan, baina azken metroetan harrapatu egin dute, eta, bien arteko esprintean, Joao Almeidak (UAU) lortu du garaipena.
2025/03/12 - 16:54
Epaileek Paris-Nizako 4. etapa neutralizatzea erabaki dute, eguraldi eskasa dela eta
Helmugarako 46 kilometro gelditzen zirela, zazpi txrrindulari zeuden ihes eginda; orduan, Paris-Nizako 4. etapa gelditu egin dute, eta, gerora, neutralizatu. Une horretan, elurra ari zen, eta errepidean ibiltzeak arrisku handia zekarren.
2025/03/12 - 16:28
Santiago Buitragok Paris-Niza utzi behar izan du, eroriko baten ondorioz
Paris-Niza lasterketako 4. etaparen helmugarako 60 kilometro geratzen zirela, Santiago Buitrago txirrindulari kolonbiarra erori egin da bihurgune batean. Hori dela eta, lasterketa utzi behar izan du.
2025/03/11 - 21:32
Jonathan Milan nagusitu da Tirreno-Adriatico lasterketaren 2. etapako esprintean
Lidl-trek taldeko italiarra izan da onena esprintean eta 2. etapako garaipena bereganatu du. Maikel Zijlaand izan d bigarren eta Paul Panhoet hirugarren. Filippo Gannak jarraitzen du liderraren elastikoarekin.