Del Toro nagusitu da Camerinoko igoeran, eta lidertza sendotu du
Mexikarrak (UAE) erasoa jo du Muro della Madonna delle Carceriren azken igoeran, eta Jorgenson (Visma) eta Pellizzari (BORA) txirrindulariekiko aldea handitu du.
Mexikoko Isaac del Toro (UAE) nagusitu da Tirreno–Adriatico lasterketako etapa nagusian. Camerinon amaitu da, eta azken igoeran, Muro della Madonna delle Carcerin, jotako erasoari esker, utzi ditu atzean Matteo Jorgenson (Visma) estatubatuarra eta Giulio Pellizzari (BORA) italiarra. Horri esker, ia ziurtatuta du “bi itsasoen lasterketa” irabazten duen txapeldunari ematen dioten hiruhortza.
Azken etapan ezustekorik ez bada —zailtasun handirik gabeko ibilbidea izango du—, Del Torok bere ibilbideko lehen hiruhortza altxatuko du, aste osoko nagusitasuna jardunaldi erabakigarrian egindako erakustaldiarekin borobildu ondoren.
Txirrindulari mexikarrak helmugarako 600 metro falta zirenean jo du azken erasoa, Muro della Madonna delle Carceriko hirugarren igoeran. Hiru kilometroko igoerak batez beste % 8,8ko maldak eta % 18rainoko aldapak ditu. Lehenik Pellizzariren saiakera neutralizatu du, eta ondoren, erritmo-aldaketa eginda, erantzun ezinik utzi du Jorgenson.
Del Toro aurrea hartuta iritsi da helmugara, eta sailkapen nagusiko aldeak handitu ditu: 42 segundo sartu dizkio Pellizzariri, eta 43, berriz, Jorgensoni, astean zehar izan dituen aurkari nagusiei.
Hasierako ihesaldi jendetsu batek markatu du etapa. Gregor Mühlberger, Vincenzo Albanese, Clément Braz Afonso, Filippo Ganna, Walter Calzoni, Timo Kielich eta Guillermo Thomas Silva txirrindulariek osatu dute iheslarien taldea, eta 4 minuturainoko aldea lortu dute, baina tropelak azken igoera hasi baino lehen harrapatu ditu.
Zazpigarren eta azken etapak emango dio amaiera aurtengo Tirreno–Adriatico lasterketari, Civitanova Marche eta San Benedetto del Tronto artean. Ibilbide ia erabat laua izango duen etapan, Del Torok bere lidergoa defendatu eta sailkapen nagusiko garaipena berresteko aukera izango du.
Zure interesekoa izan daiteke
Dorian Godon frantziarra nagusitu da Isolako minietapan; Vingegaardek lider jarraitzen du
Etapa 47 kilometrora murriztu dute eguraldi txarragatik, eta Pont Louis Nucera eta Isola artean jokatu dute.
Paris-Nizako 7. etapak 47 km bakarrik izango ditu eguraldi txarragatik
Gaurko irteera eguerdirako aurreikusita zegoen, baina antolatzaileek ibilbidea murriztea erabaki dute bigarren egunez jarraian. Txirrindulariak taldeen autobusetara itzuli dira, eta 13:45ean abiatuko dira, Isolako helmugatik 47 kilometrora.
Harold Tejadaren ihesaldia 6. etapako azken kilometroetan
Harold Tejada kolonbiarrak erasoa jo du helmugatik 5 kilometro baino gutxiagora eta tropelarekiko sei segundoko abantailarekin iritsi da helmugara.
Tejadak irabazi du Paris-Nizako seigarren etapa, eta Vingegaardek lidergoari eutsi dio
Joshua Tarling, Igor Arrieta, Steff Cras eta Arthur Kluckers txirrindulariek osatutako taldeak egindako ihesaldia helmugarako bost kilometro falta zirela harrapatu du tropelak, eta Tejada aurreratu da azken metroetan.
Valgrenek irabazi du etapa, eta Del Toro lider jarri da berriro
Isaac del Torok (UAE) liderraren elastikoa berreskuratu du Michael Valgren danimarkarra (EF-Education) nagusitu den etapan.
Euskaltel-Euskadik Taiwango Tourra jokatuko du igandetik
Iaz Hennequinek etapa garaipen bat lortu zuen lasterketa horretan, eta Jordi Lopez hirugarren izan zen sailkapen nagusian.
Vingegaardek kolpea eman du bigarren etapa jarraian irabazi ondoren
Daniarra nagusitasunez eta bakarrik helmugaratu da, 20 kilometroren faltan erasoa jo ostean, eta ia erabakita utzi du Frantziako lasterketaren sailkapen nagusia.
Helmugatik 20 kilometrotara eraso egin eta bakarrik amaitu du Vingegaardek Paris-Nizako bosgarren etapa
Dagoeneko garaile bazen ere, Jonas Vingegaardek (VISMA) helmugatik 20,8 metrora egin du erasoaldia. Bakarrik helmugaratu da 4:29:01eko denbora eginda. Valentin Paret-Peintre (Quick-Step) iritsi da bigarren eta Harold Tejada (Astana) hirugarren.
Van der Poelek bere bigarren garaipena erdietsi du, eta Pellizzarik lidergoa kendu dio Del Torori
Nederlandarra izan da nagusi ostegun honetan Tirreno-Adriatico lasterketan, aurten bigarren aldiz, Giulio Pellizzari italiarraren aurretik. Van der Poel esprint polit batean nagusitu da.