Tejadak irabazi du Paris-Nizako seigarren etapa, eta Vingegaardek lidergoari eutsi dio
Joshua Tarling, Igor Arrieta, Steff Cras eta Arthur Kluckers txirrindulariek osatutako taldeak egindako ihesaldia helmugarako bost kilometro falta zirela harrapatu du tropelak, eta Tejada aurreratu da azken metroetan.
Harold Tejada izan da helmugara iristen lehena. Argazkia: @XDSAstanaTeam
Harold Tejada Astana Kazakhstan Team taldeko kolonbiarrak irabazi du Paris-Nizako seigarren etapa, etapa amaitzeko bost kilometro baino gutxiago falta zirenean erasoa jo eta helmugan tropelari sei segundoko aldea aterata.
Barbentane eta Apt artean 179,3 kilometroko ibilbidean korritutako etapan, Joshua Tarling, Igor Arrieta, Steff Cras eta Arthur Kluckers txirrindulariek osatu dute eguneko ihesaldia egin duen taldea. Etapa amaitzeko bost kilometro falta zirenean neutralizatu dituzte, eta Tejada izan da Apteko helmugara iristen lehena.
Jonas Vingegaard Visma-Lease a Bike taldeko danimarkarrak lidergoari eutsi dio, eta bigarrena, Daniel Felipe Martinez kolonbiarra, hiru minutu baino gehiagora du sailkapen nagusian.
Zure interesekoa izan daiteke
Harold Tejadaren ihesaldia 6. etapako azken kilometroetan
Harold Tejada kolonbiarrak erasoa jo du helmugatik 5 kilometro baino gutxiagora eta tropelarekiko sei segundoko abantailarekin iritsi da helmugara.
Valgrenek irabazi du etapa, eta Del Toro lider jarri da berriro
Isaac del Torok (UAE) liderraren elastikoa berreskuratu du Michael Valgren danimarkarra (EF-Education) nagusitu den etapan.
Euskaltel-Euskadik Taiwango Tourra jokatuko du igandetik
Iaz Hennequinek etapa garaipen bat lortu zuen lasterketa horretan, eta Jordi Lopez hirugarren izan zen sailkapen nagusian.
Vingegaardek kolpea eman du bigarren etapa jarraian irabazi ondoren
Daniarra nagusitasunez eta bakarrik helmugaratu da, 20 kilometroren faltan erasoa jo ostean, eta ia erabakita utzi du Frantziako lasterketaren sailkapen nagusia.
Helmugatik 20 kilometrotara eraso egin eta bakarrik amaitu du Vingegaardek Paris-Nizako bosgarren etapa
Dagoeneko garaile bazen ere, Jonas Vingegaardek (VISMA) helmugatik 20,8 metrora egin du erasoaldia. Bakarrik helmugaratu da 4:29:01eko denbora eginda. Valentin Paret-Peintre (Quick-Step) iritsi da bigarren eta Harold Tejada (Astana) hirugarren.
Van der Poelek bere bigarren garaipena erdietsi du, eta Pellizzarik lidergoa kendu dio Del Torori
Nederlandarra izan da nagusi ostegun honetan Tirreno-Adriatico lasterketan, aurten bigarren aldiz, Giulio Pellizzari italiarraren aurretik. Van der Poel esprint polit batean nagusitu da.
Vingegaardek kolpe bikoitza eman du Uchonen, eta Ayusok erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du
Danimarkako txirrindularia lasterketako liderra da, laugarren etapan bakarrik helmugaratuta. Vingegaardek erasoa jo du helmugatik 1.000 metrora, eta atzean utzi ditu Daniel Felipe Martinez eta Tim Van Dijke.
Jonas Vingegaardi laugarren etaparen garaipena eman dion erasoaldia eta helmugaratzea
Kilometro baten faltan, Jonas Vingegaardek (VISMA) eraso egin eta lasterketa ondo bideratuta utziko duen garaipena lortu du. 42 segunduko desberdintasunarekin helmugaratu da Daniel Felipe Martínez (Red Bull-BORA), jarraian, Tim Van Dijke (Red Bull-BORA).
Andresenek esprintean hegan egin du, Del Torok kontrolatzen duen Tirreno-Adriatico lasterketan
23 urteko danimarkarra jaun eta jabe izan da Magliano de Marsiko helmugan, Jonathan Milan eta Jasper Philipsen faboritoen aurretik. Milan bera etapako podiumetik urrun geratu da, erasoa goizegi abiatu du eta.