Bigarren etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan

San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.

Van-der-Poel-Tirreno-Adriatico-2026

Van der Poel, podiumean. Argazkia: EFE

Mathieu Van der Poel (Alpecin Deceuninck) holandarrak Isaac Del Toro mexikarra eta Giulio Pellizzari (BORA) italiarra gainditu ditu astearte honetan Tirreno-Adriatico lasterketako bigarren etaparen azken esprintean.

San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Hiru txirrindulari bakarrik geratu dira Toscanan ia bost orduko borrokaren ostean (4h 53m 23s), eta Pellizzariren azken erasoak, helmugatik 400 metrora, esprinta abiatu du. 'Volata'n Van der Poelek bere eskarmentua baliatu du. Horrela, txirrindulri holandarrak garaipena erdietsi du Tirreno-Adriaticon bost urte geroago.

Asteazken honetako maglia azzurra, ordea, 22 urteko mexikarraren esku geratu da, Filippo Gannari kenduta. Sailkapen nagusiko liderra da, eta Pellizzari 3 segundora du.

Tirreno-Adriaticoko bigarren etapa honek, Filippo Ganna (Ineos) nagusi izan ondoren, 206 kilometroko ibilbidea eskaini du Camaiore eta San Gimignano artean, % 10etik gorako maldekin. Val de Cicena izan da etapako toki gogorrena txirrindularientzat.

Results powered by FirstCycling.com

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X