PARIS NIZA: HIRUGARREN ETAPA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider

Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard bezalako aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.

Ineos-Grenadiers-Paris-Niza-2026

Ineos taldea, gaurko erlojupekoan. Argazkia: Europa Press

Juan Ayuso (Lidl Trek) valentziarra da Paris Nizako lider berria, bere taldeak hirugarren etapan lortutako bigarren postuari esker, Cosne-Cours-sur-Loire eta Pouilly-sur-Loire arteko 23,5 kilometroko taldekako erlojupekoan. Bertan, Ineos nagusitu da, Javeako txirrindulariaren taldeari 2 segundoko aldea aterata.

18:00 - 20:00

Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, bere aurkari zuzenak, Jonas Vingegaard danimarkarra kasu, segundo gutxi batzuk urrunduta.

Ineos aseezin azaldu da, gaindiezinak ziruditen denborak hautsiz. Azkenean, Vauquelinek eta Oscar Onleyk bultzatuta, 26.40ko denbora markatu du Erresuma Batuko taldeak helmugan, 52,8 kiloemtro orduko abiaduran. Bigarren postua Ayusoren Lidl taldearentzat izan da 2 segundora, Decathlon harrigarria 11ra, Vingegaarden Visma 15era, Redl Bull Bora 20ra, Ivan Romeoren Movistar 28ra, EF 23ra, eta McNultyren eta Solerren UAE 37ra.

Sailkapen nagusian Ayusok 2 segundoko aldea du Kevin Vauquelin frantziarrarekiko eta 3 segundokoa Oscar Onley eskoziarrarekiko. Jonas Vingeggard danimarkarra zortzigarren da 17ra eta Daniel Felipe Martinez kolonbiarrak ixten du top 10a 22ra.

Taldekako erlojupekoak 1,5 kilometroko bi igoera labur zituen, % 5etik beherako maldarekin. Talde bakar batek ere ez ditu kide guztiak hasieratik amaierara mantendu, baina banakako denborak zenbatzen ziren. Faboritoak aurrean helmugaratzera behartuta zeuden, eta taldekideak bultzatzeko erantzukizuna zuten.

Results powered by FirstCycling.com

Asteazken honetan iritsiko da lehen helmuga maldan gora, Bourges eta Uchon artean jokatuko den laugarren etaparekin, 195 kilometrokoa, ibilbide laua bere lehen 120 kilometroetan eta hiru mendate biltzen dituzten beste 70 bat amaieran: Cota de la Croix des Cerisiers (3. mailakoa, 6,2 km % 4,1era), Cota de la Croix de la Liberation (2. mailakoa, 4,7 km % 5,3ra) eta Uchon lehen mailako mendatea (8 km % 4,5era). Faboritoek indarrak neurtuko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X