Gannak bere legea ezarri eta Tirreno-Adriatico lasterketaren erlojupekoa irabazi du berriro
Italiarra da Lido Di Camaioren hasi eta bukatzen den 11,5 kilometroko ibilbidearen erregea, Tirreno eta Adriatiko itsasoen arteko lasterketaren hasierako lau erlojupeko (2022, 2023, 2025 eta 2026) irabazi baititu.
Filippo Ganna (INEOS Grenadiers) italiarra Tirrreno Adriatikoko erlojupekoan. Argazkia: EFE
Filippo Ganna (INEOS Grenadiers) italiarrak bere legea ezarri du astelehen honetan Tirreno-Adriatico lasterketako lehen etapan, historiako azkarrena izan den erlojupekoan, 'Bi Itsasoen Lasterketa'ri hasiera emateko 56,86 kilometro orduko batez bestekoarekin. Dagoeneko txirrindulari italiarrak lau aldiz irabazi du hasierako erlojupekoa.
Italiarra da Lido Di Camaioren hasi eta bukatzen den 11,5 kilometroko ibilbidearen erregea. Lau erlojupeko (2022, 2023, 2025 eta 2026) irabazi ditu, Tirreno eta Adriatiko itsasoak lortzen dituen lasterketaren hasieran, eta bosgarren bat, zortzigarren etapan, 2020an.
12:08ko denbora egin du, Thymen Arensmanek (INEOS Grenadiers) baino 22 segundo azkarragoa, eta Maximilian Walscheidek (Lidl-trek) osatu du podiuma, 26 segundora.
Primoz Roglicek (BORA) eman dio hasiera bere denboraldiari, eta zazpigarren bukatu du, 31 segundora, aste amaieran Tirrreno-Adriatico hirugarren aldiz bereganartzeko itxaropenarekin. Isaac del Toro mexikarra hamargarren izan da liderrarengandik 36 segundora.
Alan Hatherly (Jayco) hegoafrikarra izan da aulki beroan denbora gehien eman duen txirrindularia, 12:38ko markarekin. Izan ere, Del Torok lehen sektorean sei segundotan hobetu du hegoafrikarraren denbora, baina azkenean atzetik bukatu du 12:44ko denborarekin.
Azken txirrindulariak helmugaratu arte, ez dituzte aurreko denborak gainditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lsterketareb buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.
Luke Lampertik irabazi du 2026ko Paris Nizako lehen etapa
Lampertik (EF Education EasyPost) esprintean eskuratu du garaipena, eta Vito Braek (Lotto-Intermarche) eta Orluis Aularrek (Movistar Team) txirrindulariek osatu dute podiuma.
Pogacarrek marka ondu du Strade Bianchen, eta Chabbey nagusitu da emakumezkoetan
Tadej Pogacar dugu proba hori lau aldiz irabazi duen lehen gizonezkoa; Elise Chabbeyk, bere aldetik, garaipen ikusgarria lortu du emakumezkoetan.
Cata Soto, Txileko erlojupeko txapelduna
Laborak Kutxako txirrindulariak erlojupeko hirugarren urrea poltsikoratu du Txileko Txapelketan (2022, 2025 eta 2026), eta urteko hirugarren garaipena lortu du, otsailean El Salvadorko Tourrean bi lasterketa irabazi ondoren.
2026eko Paris-Niza, zuzenean, EITBn, igandetik aurrera
Course au Soleil (Eguzkiaren Lasterketa) Acheresetik, lasterketa lehen aldiz hartuko duen hiritik, abiatuko da eta astebete geroago iritsiko da Nizara. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta kirolakeitb.eusen 15:30etik aurrera.
Ivan Cobok bere palmaresa estreinatu du Dodekanesoko Sari Nagusian
Bere lehen garaipen profesionala da, baita denboraldiko estreinakoa ere Kern Pharma taldearentzat.
Laboral Kutxa-Euskadik hiru klasiko jokatuko ditu Belgikan, larunbatetik astelehenera bitartean
Euskal taldeak Naia Amondarain, Irati Aranguren, Idoia Eraso, Arianna Fidanza, Sara Fiorin eta Marjolein Van't Geloof txirrindulariak izango ditu lasterketetan. Probak dira Omloop Get Nieuswsblad, larunbatean, Omloop van het Hageland, igandean, eta Le Samyn Ladies, astelehenean.
Jonas Vingegaardek Paris-Niza lasterketan eginen du 2026ko debuta, osasuneko gorabeheren ondoren sasoiz dagoela
Lasterketa kirolakeitb.eus eta ETB1en bitartez zuzenean emanen da, eta martxoaren 8tik 15era lehiatuko da.