Strade Bianche
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pogacarrek marka ondu du Strade Bianchen, eta Chabbey nagusitu da emakumezkoetan

Tadej Pogacar dugu proba hori lau aldiz irabazi duen lehen gizonezkoa; Elise Chabbeyk, bere aldetik, garaipen ikusgarria lortu du emakumezkoetan.

Strade Bianche Pogacar eta Chabbey
Pogacar eta Chabbey. Argazkia: @StradeBianche

Tadej Pogacar UAE Team Emirates-XRG taldeko txirrindulari esloveniarrak hirugarren garaipena jarraian (laugarrena bere palmaresean) lortu du larunbat honetan Strade Bianchen, Sienan (Italia) hasi eta amaitu den 203 kilometroko  lasterketan. Azken 80 kilometroak tropelari aurrea hartuta egin ditu, bakarrik, eta Toscanako klasikoan garaipen gehien lortu dituen txirrindularia da.

Esloveniarrak erasoa jo du Sante Marie mendian, helmugarako 79 kilometro falta zirenean, eta bakar-bakarrik helmugaratu da Piazza del Campon, Sienan laugarren garaipena lortuta (2022, 2024, 2025 eta 2026) Fabian Cancellara suitzarrarekin (2008, 2012 eta 2016) palmaresean berdinketa desegiteko.

Pogacarrek 4 ordu, 45 minutu eta 15 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, minutu batera helmugaratu da Paul Seixas Decathlon-CMA CGM taldeko frantziarra, eta minutu bat eta 9 segundora heldu da Isaac del Toro UAE Team Emirates-XRG taldeko mexikarra.

Results powered by FirstCycling.com

Bestalde, lehia bizia eta oso taktikoa izan da emakumezkoen proban. Toscanako bideetatik 133 kilometro egin ostean, Elise Chabbey FDJ United ‑ Suez taldeko suitzarra nagusitu da Sienako helmuganesprint luzea eta bikaina eginda.

Chabbeyk Kasia Niewiadoma Canyon taldeko poloniarra eta Franziska Koch FDJ United ‑ Suez taldeko alemana gainditu ditu azken metroetan. Ibilbidean zehar, eraso estrategikoak eta zalantza handiko uneak izan dira nagusi, eta faboritoek posizioak galdu dituzte azken kilometroetan egindako akats taktikoen ondorioz.

Gaurkoa garaipen oso garrantzitsua da Chabbeyrentzat, emakumezkoen maila goreneko (UCI World Tour) txapelketako klasiko ospetsuenetako bat irabazi baitu.

Results powered by FirstCycling.com

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X