Pogacarrek marka ondu du Strade Bianchen, eta Chabbey nagusitu da emakumezkoetan
Tadej Pogacar dugu proba hori lau aldiz irabazi duen lehen gizonezkoa; Elise Chabbeyk, bere aldetik, garaipen ikusgarria lortu du emakumezkoetan.
Tadej Pogacar UAE Team Emirates-XRG taldeko txirrindulari esloveniarrak hirugarren garaipena jarraian (laugarrena bere palmaresean) lortu du larunbat honetan Strade Bianchen, Sienan (Italia) hasi eta amaitu den 203 kilometroko lasterketan. Azken 80 kilometroak tropelari aurrea hartuta egin ditu, bakarrik, eta Toscanako klasikoan garaipen gehien lortu dituen txirrindularia da.
Esloveniarrak erasoa jo du Sante Marie mendian, helmugarako 79 kilometro falta zirenean, eta bakar-bakarrik helmugaratu da Piazza del Campon, Sienan laugarren garaipena lortuta (2022, 2024, 2025 eta 2026) Fabian Cancellara suitzarrarekin (2008, 2012 eta 2016) palmaresean berdinketa desegiteko.
Pogacarrek 4 ordu, 45 minutu eta 15 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, minutu batera helmugaratu da Paul Seixas Decathlon-CMA CGM taldeko frantziarra, eta minutu bat eta 9 segundora heldu da Isaac del Toro UAE Team Emirates-XRG taldeko mexikarra.
Bestalde, lehia bizia eta oso taktikoa izan da emakumezkoen proban. Toscanako bideetatik 133 kilometro egin ostean, Elise Chabbey FDJ United ‑ Suez taldeko suitzarra nagusitu da Sienako helmugan, esprint luzea eta bikaina eginda.
Chabbeyk Kasia Niewiadoma Canyon taldeko poloniarra eta Franziska Koch FDJ United ‑ Suez taldeko alemana gainditu ditu azken metroetan. Ibilbidean zehar, eraso estrategikoak eta zalantza handiko uneak izan dira nagusi, eta faboritoek posizioak galdu dituzte azken kilometroetan egindako akats taktikoen ondorioz.
Gaurkoa garaipen oso garrantzitsua da Chabbeyrentzat, emakumezkoen maila goreneko (UCI World Tour) txapelketako klasiko ospetsuenetako bat irabazi baitu.
Zure interesekoa izan daiteke
Cata Soto, Txileko erlojupeko txapelduna
Laborak Kutxako txirrindulariak erlojupeko hirugarren urrea poltsikoratu du Txileko Txapelketan (2022, 2025 eta 2026), eta urteko hirugarren garaipena lortu du, otsailean El Salvadorko Tourrean bi lasterketa irabazi ondoren.
2026eko Paris-Niza, zuzenean, EITBn, igandetik aurrera
Course au Soleil (Eguzkiaren Lasterketa) Acheresetik, lasterketa lehen aldiz hartuko duen hiritik, abiatuko da eta astebete geroago iritsiko da Nizara. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta kirolakeitb.eusen 15:30etik aurrera.
Ivan Cobok bere palmaresa estreinatu du Dodekanesoko Sari Nagusian
Bere lehen garaipen profesionala da, baita denboraldiko estreinakoa ere Kern Pharma taldearentzat.
Laboral Kutxa-Euskadik hiru klasiko jokatuko ditu Belgikan, larunbatetik astelehenera bitartean
Euskal taldeak Naia Amondarain, Irati Aranguren, Idoia Eraso, Arianna Fidanza, Sara Fiorin eta Marjolein Van't Geloof txirrindulariak izango ditu lasterketetan. Probak dira Omloop Get Nieuswsblad, larunbatean, Omloop van het Hageland, igandean, eta Le Samyn Ladies, astelehenean.
Jonas Vingegaardek Paris-Niza lasterketan eginen du 2026ko debuta, osasuneko gorabeheren ondoren sasoiz dagoela
Lasterketa kirolakeitb.eus eta ETB1en bitartez zuzenean emanen da, eta martxoaren 8tik 15era lehiatuko da.
Isaac Del Torok irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Tourra
Txirrindulari mexikarrak larunbatean lortutako lidergoa mantendu du denboraldiko lehen garaipena lortzeko. Bestalde, Ivan Romeok irabazi du Andaluziako Itzulia, eta Juan Ayusok, Algarveko Itzulia.
Garaipena eta lidergoa Del Tororentzat UAE Tourreko seigarren etapan
Andaluziako Itzuliko 4. etapa ere korritu da, Tom Crabbe belgikarrak garaitu duena, eta Algarveko Itzuliko 4. etapa, berriz, Magnierrek irabazi du, eta Ayusok jarraitzen du lider.
Jonathan Milan nagusitu da berriro, eta Tiberik lider jarraitzen du UAE Tourreko bosgarren etaparen ostean
Laugarren etapa irabazi eta hurrengo egunean, Milanek besoak altxatu ditu berriro. Bestalde, Milan Fretin belgikarrak eskuratu du Andaluziako Itzuliko hirugarren etapa, eta Filippo Ganna nagusitu da erlojuaren kontrakoan Algarveko Itzuliko hirugarren etapan.
Jonathan Milan nagusitu da UAE Tourreko 4. etapan, eta Tiberik maillot gorriari eutsi dio
Amaiera agonikoan, tropelak eguneko ihesaldia helmugatik 200 metrora behera bota du, eta txirrindulari italiarrak bere potentzia izugarria inposatu du.