UAE TOURRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Isaac Del Torok irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Tourra

Txirrindulari mexikarrak larunbatean lortutako lidergoa mantendu du denboraldiko lehen garaipena lortzeko. Bestalde, Ivan Romeok irabazi du Andaluziako Itzulia, eta Juan Ayusok, Algarveko Itzulia.

Del Toro UAE
Isaac Del Toro. Argazkia: @UAETour

Isaac del Toro (UAE) mexikarrak irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Tourra, Abu Dhabin.

Igande honetan jokatu den zazpigarren eta azken etapa, berriz, Jonathan Milan (Lidl Trek) italiarrak irabazi du esprintean, eta World Tour mailako proba honetan jokatu diren zazpi etapetako hiru eskuratu ditu horrela.

Del Torok ez du arazorik izan Antonio Tiberi (bigarrena sailkapen nagusian) italiarraren aurretik helmugaratzeko, eta larunbatean jantzi zuen maillot gorria eskuratzeko.

Harold Tejada (XAT) kolonbiarra laugarren izan da, Del Torok baino 1 minutu eta 25 segundo gehiago eginda, eta Lucas Plapp (Jayco) australiarra sailkatu da hirugarren, 1 minutu eta 14 segundora.

Results powered by FirstCycling.com

Ivan Romeok irabazi du Andaluziako Itzulia 

Ivan Romeo Movistar Team taldeko txirrindulari espainiarrak irabazi du igande honetan Andaluziako Itzulia, eta Tom Pidcock britainiarrak irabazi du lasterketako bosgarren eta azken etapa, La Roda de Andalucia (Sevilla) eta Lucena (Kordoba) artean korritu dena.

Q36.5 Pro Cycling Teameko txirrindularia Kordobako helmugan gailendu da 3 ordu, 43 minutu eta 52 segundoko denborarekin, eta Romeok 12 segundora zeharkatu du helmugako marra, eta tarte hori nahikoa izan da Andaluziako Itzuliko garaipena ziurtatzeko.

Results powered by FirstCycling.com

Juan Ayusok eskuratu du Algarveko 52. itzulia

Lidl-Trek taldeko Juan Ayuso kataluniarrak irabazi du igande honetan Algarveko 52. itzulia, lasterketako azken etapa irabazita.

23 urteko txirrindulariak maillot horia bigarren jardunaldian jantzi zuen, eta probaren amaierara arte mantendu du. 

Results powered by FirstCycling.com

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X