Jonathan Milan nagusitu da berriro, eta Tiberik lider jarraitzen du UAE Tourreko bosgarren etaparen ostean
Laugarren etapa irabazi eta hurrengo egunean, Milanek besoak altxatu ditu berriro. Bestalde, Milan Fretin belgikarrak eskuratu du Andaluziako Itzuliko hirugarren etapa, eta Filippo Ganna nagusitu da erlojuaren kontrakoan Algarveko Itzuliko hirugarren etapan.
Jonathan Milan (Lidl Trek) italiarrak irabazi du UAE Tourreko bosgarren etapa (166 km), Dubai Al Mamzar Parkearen eta Hamdan Bin Mohammed Smart Universityren artean, eta Antonio Tiberi herrikideak (Bahrain Victorious) liderraren jertse gorriari eutsi dio.
Laugarren etapa irabazi eta hurrengo egunean, Milanek besoak altxatu ditu, bigarren garaipena jarraian lortzeko. Helmugarako 300 metro falta zirenean erasoa jo du, eta Erlend Blikra (Uno X-Mobility) eta Matteo Malucelli (XDS-Astana) gainditu ditu. Azken esprint horretan, Matteo Milan, Jonathanen anaia, bihurgune batean erori da, baina ondoren tropelarekin jarraitu ahal izan du helmugaraino.
Milan Fretin belgikarrak irabazi du Loperan (Jaen), eta Romeok lider jarraitzen du Andaluziako Itzuliko sailkapen nagusian
Milan Fretin Cofidis taldeko txirrindulari belgikarrak irabazi du ostiral honetan Andaluziako Itzuliaren 72. edizioko hirugarren etapa, Jaen hiriburuaren eta Lopera herriaren artean jokatu dena. 4 ordu, 11 minutu eta 15 segundo behar izan ditu 180 kilometroko ibilbidea osatzeko.
Ivan Romeo espainiarrak (Movistar) Oturan (Granada) irabazi zuen ostegunean, eta sailkapen nagusiko lider jarraitzen du bi etapa falta direnean.
Filippo Gannak irabazi du Algarveko Itzuliko erlojupekoa
Algarveko Itzuliko 3. etapako erlojupekoak amaiera zirraragarria izan du Vilamouran, eta Filippo Ganna espezialista italiarrak bere indarra erakutsi du berriro. Bestalde, Juan Ayuso espainiarrak lidergoa sendotu du sailkapen nagusian, Paul Seixasi zazpi segundoko aldea aterata.
João Almeida portugaldarrak, berriz, ez du bere egunik onena izan. Bertako idoloak espero baino denbora behar izan du, bere ezaugarrietara ondo egokitzen zen krono bat bukatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Pogacar eta Vollering gailendu dira Flandriako Tourrean
Tadej Pogacarrek historia egiten jarraitzen du. Hirugarrenez irabazi du Flandriako Tourra, eta laugarren monumentua bereganatu du jarraian. Demi Vollering, berriz, lehen aldiz nagusitu da Flandrian.
Hau da Pogacar eta Evenepoelen deskalifikazioa eragiteko zorian egon den unea Flandriako Tourrean
Hainbat txirrindularik trenbide pasagune batean aurrera egitea erabaki dute, hesiak jaisten hasi arren, eta araudiak zigortu egiten du hori.
Ion Izagirre, garaile Miguel Indurain Sari Nagusian
Ion Izagirrek hirugarrenez irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia, profesional gisa lehiatuko duen azken denboraldian. Ormaiztegiko txirrindularia bakarka helmugaratu da, bukaerarako bi kilometroren faltan eraso erabakigarria jota.
Izagirre: “Badirudi ongi datorkidan lasterketa dela"
Ion Izagirre (Cofidis) pozik azaldu da Miguel Indurain Sari Nagusia hirugarrenez irabazi ondoren. Ia hiru urte zeramatzan garaipenik gabe, eta etxean irabaztea beti dela berezia azpimarratu du, erretiroa hertuko duen urtean.
Ihesaldia jo eta erakustaldia eman du Ion Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusian
Ion Izagirre (Cofidis) erakustaldia emanez gailendu da 2026ko Miguel Indurain Sari Nagusian. Ormaiztegiko txirrindulariak ihesaldia jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, eta inor ez da bere gurpila jarraitzeko gai izan. Hirugarrenez bereganatu du lasterketa, bere lehen garaipena 2023ko Tourretik.
Brustenga nagusi Adelie de Vitre Klasikoan, Gautherat deskalifikatu ostean
Gautherat deskalifikatu egin dute azken esprintean maniobra irregularra egiteagatik, eta, horrela, Kern Pharma taldeko txirrindulariak eskuratu du garaipena.
Filippo Gannak eta Marlen Reusserrek Flandrian Zehar klasikoan garaipena lortu dute
Txirrindulari italiarrak Wout Van Aert bertako idoloa gainditu du azken metroetan, jazarpen luze baten ostean. Suitzarra, aldiz, Demi Vollering eta Lieje Nooijen neerlandarren aurretik helmugaratu da.
Vingegaardek irabazi du Volta, eta Brady Gilmore nagusitu da azken etapan
Txirrindulari danimarkarrak irabazi du Kataluniako Volta, Gilmore australiarrak azken etapa esprintean eskuratu ostean.
Vingegaardek bideratuta utzi du Volta, mendiko bigarren etapa jarraian irabazita
Kataluniako lasterketako liderrak erasoa jo du etapa amaitzeko 2,2 kilometro falta zirenean, eta bakarrik helmugaratu da, 4 ordu, 5 minutu eta 19 segundoko denbora eginda. Danimarkarrak bigarren etapa jarraian irabazi du, ostiralean Coll de Pal mendatean nagusitu ondoren.
Van der Poel bere erresistentzia erakutsiz gailendu da E3 Saxo Classic lasterketan
Nederlandarrak bere aurkarien arteko desadostasunak aprobetxatu ditu bere ibilbide profesionaleko 60. garaipena lortzeko.