Evenepoel nagusi izan da erlojupekoan, UAE Tourreko liderra da, eta Del Toro sailkapenean urrundu du
Ez da ezustekorako tarterik egon, eta Evenepoelek ziztuan egin du gizon azkarrentzako ibilbidean. Erlojupeko munduko txapeldun hirukoitza eta txapeldun olinpikoa ezin hobeto egokitu da ibilbide horretara.
Remco Evenepoel, Valentziako Itzulian. Artxiboko argazkia: EFE
Remco Evenepoel (Red Bull-BORA-hansgrohe) belgikarrak erlojupeko munduko txapeldunak bere legea ezarri du Hudayriyat uhartean hasi eta bukatu den 12,2 kilometroko erlojupeko lasterketa.
Ez da ezustekorako tarterik egon, eta txapeldun olinpikoak ziztuan egin du gizon azkarrentzako ibilbidean. Belgikarra ezin hobeto egokitu da ibilbide horretara.
26 urteko Aalsteko txirrindulariak 13:06 minutuko denbora egin du (56,092 km/h); Joshua Tarling (Ineos Grenadiers) 6 segundora sailkatu da, eta 12 segundora, Remi Cavagna (Groupama-FDJ United).
Lehen liderra, eta faborito nagusietako bat, Isaac del Toro mexikarra, onenetatik urrun ibili da, eta 27. postuan bukatu du, Evenepoel 42 segundora zuela.
"Nahiago izango nukeen segundo batzuk gehiago irabaztea, baina espero nuena baino gehixeago da", adierazi du munduko erlojupeko txapeldunak. "Hain erlojupeko motzean, 20 segundoko aldea espero nuen, beraz, 30 edo 40 segundokoa konforme egoteko modukoa da. Horrek sasoi onean nagoela erakusten du". "Azkar joateko zirkuitu egokia zen, garaipenarekin oso pozik nago, erlojupeko biribila egin dut", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Pogacar eta Vollering gailendu dira Flandriako Tourrean
Tadej Pogacarrek historia egiten jarraitzen du. Hirugarrenez irabazi du Flandriako Tourra, eta laugarren monumentua bereganatu du jarraian. Demi Vollering, berriz, lehen aldiz nagusitu da Flandrian.
Hau da Pogacar eta Evenepoelen deskalifikazioa eragiteko zorian egon den unea Flandriako Tourrean
Hainbat txirrindularik trenbide pasagune batean aurrera egitea erabaki dute, hesiak jaisten hasi arren, eta araudiak zigortu egiten du hori.
Ion Izagirre, garaile Miguel Indurain Sari Nagusian
Ion Izagirrek hirugarrenez irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia, profesional gisa lehiatuko duen azken denboraldian. Ormaiztegiko txirrindularia bakarka helmugaratu da, bukaerarako bi kilometroren faltan eraso erabakigarria jota.
Izagirre: “Badirudi ongi datorkidan lasterketa dela"
Ion Izagirre (Cofidis) pozik azaldu da Miguel Indurain Sari Nagusia hirugarrenez irabazi ondoren. Ia hiru urte zeramatzan garaipenik gabe, eta etxean irabaztea beti dela berezia azpimarratu du, erretiroa hertuko duen urtean.
Ihesaldia jo eta erakustaldia eman du Ion Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusian
Ion Izagirre (Cofidis) erakustaldia emanez gailendu da 2026ko Miguel Indurain Sari Nagusian. Ormaiztegiko txirrindulariak ihesaldia jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, eta inor ez da bere gurpila jarraitzeko gai izan. Hirugarrenez bereganatu du lasterketa, bere lehen garaipena 2023ko Tourretik.
Brustenga nagusi Adelie de Vitre Klasikoan, Gautherat deskalifikatu ostean
Gautherat deskalifikatu egin dute azken esprintean maniobra irregularra egiteagatik, eta, horrela, Kern Pharma taldeko txirrindulariak eskuratu du garaipena.
Filippo Gannak eta Marlen Reusserrek Flandrian Zehar klasikoan garaipena lortu dute
Txirrindulari italiarrak Wout Van Aert bertako idoloa gainditu du azken metroetan, jazarpen luze baten ostean. Suitzarra, aldiz, Demi Vollering eta Lieje Nooijen neerlandarren aurretik helmugaratu da.
Vingegaardek irabazi du Volta, eta Brady Gilmore nagusitu da azken etapan
Txirrindulari danimarkarrak irabazi du Kataluniako Volta, Gilmore australiarrak azken etapa esprintean eskuratu ostean.
Vingegaardek bideratuta utzi du Volta, mendiko bigarren etapa jarraian irabazita
Kataluniako lasterketako liderrak erasoa jo du etapa amaitzeko 2,2 kilometro falta zirenean, eta bakarrik helmugaratu da, 4 ordu, 5 minutu eta 19 segundoko denbora eginda. Danimarkarrak bigarren etapa jarraian irabazi du, ostiralean Coll de Pal mendatean nagusitu ondoren.
Van der Poel bere erresistentzia erakutsiz gailendu da E3 Saxo Classic lasterketan
Nederlandarrak bere aurkarien arteko desadostasunak aprobetxatu ditu bere ibilbide profesionaleko 60. garaipena lortzeko.