2026ko denboraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Landa eta Pello Bilbao Jaen Paraiso Interior Klasikoan izango dira, otsailaren 16an

Bi euskal txirrindulariek 169 kilometrotan asfaltoa eta landa zatiak uztartzen dituen lasterketan parte hartuko dute.

Mikel Landa, erlojupekoan.
Mikel Landa (Soudal Quickstep)

Mikel Landa (Soudal-Quick Step) eta Pello Bilbao (Bahrain Victorious) euskal txirrindulariek Jaen Paraiso Interior Klasikoan parte hartuko dute, otsailaren 16an, lasterketaren antolatzaileak asteazken honetan baieztatu duenez.

Horrela, Murgia eta Gernikako txirrindularien taldeez gain, World Tourreko beste bi talde egonen dira proban: UAE eta Red Bull-Bora.

Jaen Paraiso Interior Klasikoa 2022an jaio zen, 169 kilometroko ibilbidea du, eta asfaltoa eta landa zatiak uztartzen ditu. Alexey Lutsenko (2022), Tadej Pogačar (2023), Oier Lazkano (2024) eta Michal Kwiatkowski (2025) dira, gaur egun arte, lasterketaren lau irabazleak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X