2023ko Donostiako Klasikoaren ibilbidea
Donostiako Klasikoaren 42. edizioak 2023rako ibilbidea gogortu du, zazpi mendate puntuagarrirekin, uztailaren 29an Remco Evenepoelen ondorengoa bilatzen saiatuko dena.
Lehen mailako txirrindularitza proba horren antolakuntzak bere ibilbidea aurreko edizioekin alderatuta aldatu dela baieztatu du ostegun honetan. 230,3 kilometroko ibilbidea izango du, aurreko urtean baino sei kilometro gehiago, eta bertan Jaizkibel edo Murgileko horma bezalako mendi klasikoak mantenduko dira, aurten birritan igoko dena.
Ohiko bi mendate horiez gain, tropelak Meaga (3. maila), Iturubur (2. maila), Alkiza (3. maila), Erlaitz (1. maila) eta Mendizorrotz (2. maila) igo beharko ditu, baita tarteko bi esprint ere, Donostiako Bulebarrean eta Usurbilen (Gipuzkoa) helmugarako lehen pasagunean daudenak.
World Team lizentzia duten munduko 18 talderik onenak izango dira irteeran, Frantziako Tourra lehiatzen aritu ondoren. Besteak beste, Ineos, Jumbo-Visma, Movistar Team, Quick Step eta Cofidis taldeak arituko dira bertan. Horrez gain, Burgos BH, Caja Rural, Kern Pharma, Euskaltel-Euskadi, Ten Total Energies, Lotto eta Israel ere bertan izango dira.
Donostiako Klasikoaren egungo txapelduna, Remco Evenepoel belgikarra, lasterketaren 42. edizioa bereganatzeko faborito nagusietakoa izango da. Lasterketako irteeran egongo dira ere proba horretako beste lau irabazle, hau da, Neilson Powless iparramerikarra (2021ean irabazi zuen), Bauke Mollema herbeheretarra (2014), edota Tony Gallopin (2013) eta Julian Alaphilippe (2018) frantziarrak. Gainera, aurtengo Tourrean etapa garaileak izan diren Pello Bilbao, Jon Izagirre eta Carlos Rodriguez ere egongo dira. Mikel Landa, Alex Aranburu eta Omar Fraile euskal txirrindulariak ere Donostian izango dira.
Lasterketa zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en, 14:30etik aurrera.
LASTERKETAREN PROFILA
------------------------------------------
MURGIL MENDATEA
------------------------------------------
LASTERKETAREN MAPA
------------------------------------------
FITXA TEKNIKOA:
Data: Uztailak 29
Ibilbidea: Donostia-Donostia
Distantzia: 230,3 km
Irteera ordua: 10:53
Iritsiera ordua: 16:33 (42 km/h) | 16:50 (40 km/h) | 17:08 (38 km/h)
Mendiko saria: Meaga (3. maila), 26,8. kilometroan; Iturburu (2. maila), 59,5. kilometroan; Alkiza (3. maila), 78,8. kilometroan; Jaizkibel (2. maila), 137. kilometroan; Erlaitz (1. maila), 157. kilometroan; Mendizorrotz (2. maila), 193,3. kilometroan; Murgil (2. mailakoa), 222,2. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Ayusok Paris-Niza utzi behar izan du, eroriko batengatik, lasterketako lider zebilela
Lidl-Trekeko txirrindularia laugarren etapa amaitzeko 47 kilometro gelditzen zirela jausi da, asteazkenean, eta proba utzi du; maillot horia zeraman, hirugarren etapan lortu baitzuen.
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.
Gannak bere legea ezarri eta Tirreno-Adriatico lasterketako erlojupekoa irabazi du berriro
Italiarra da Lido Di Camaioren hasi eta bukatzen den 11,5 kilometroko ibilbidearen erregea, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen arteko lasterketaren hasierako lau erlojupeko (2022, 2023, 2025 eta 2026) irabazi baititu.
Luke Lampertik irabazi du 2026ko Paris Nizako lehen etapa
Lampertik (EF Education EasyPost) esprintean eskuratu du garaipena, eta Vito Braek (Lotto-Intermarche) eta Orluis Aularrek (Movistar Team) txirrindulariek osatu dute podiuma.
Pogacarrek marka ondu du Strade Bianchen, eta Chabbey nagusitu da emakumezkoetan
Tadej Pogacar dugu proba hori lau aldiz irabazi duen lehen gizonezkoa; Elise Chabbeyk, bere aldetik, garaipen ikusgarria lortu du emakumezkoetan.
Cata Soto, Txileko erlojupeko txapelduna
Laborak Kutxako txirrindulariak erlojupeko hirugarren urrea poltsikoratu du Txileko Txapelketan (2022, 2025 eta 2026), eta urteko hirugarren garaipena lortu du, otsailean El Salvadorko Tourrean bi lasterketa irabazi ondoren.