Erasoaren aldeko apustuak etapa garaipena eta maillot horia eman dizkio Felix Galli, Suitzako Itzulian
AG2R taldeko Felix Gall txirrindulari austriarrak irabazi du, asteazkenean, 2023ko Suitzako Itzuliaren laugarren etapa, erakustaldi bikaina eginda, eta, horrez gain, sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da, Trek-Segafredoko Mattias Skjelmose danimarkarrari maillot horia kenduta. Gall bigarren postuan helmugaratu zen asteartean, Skjelmoseren beraren atzetik, baina asteazkenean garaipen handia erdietsi du. Etapa biziki gogorra izan da, eta Pello Bilbao (Bahrain-Victorious), oso sendo beste behin, sailkapen nagusiko laugarren tokira igo da.
Hirugarren etapan ere jazo zenez, Suitzako Itzuliaren laugarren jardunaldiak interes handia izan du, zaleentzat. Sailkapen nagusiko lehen hamar postuetan zeuden gizonetako hainbat ahalegindu dira etapa garaipenaren lehian sartzen, edo sailkapenean gora egiten. Gall, alegia, lider berria, bederatzigarren tokian zebilen eguna hasi aurretik; Pello Bilbao postu bat aurreratu da, Wilco Kelderman (Jumbo) bosgarren dabil orain, DSMko Romain Bardet hamargarren postutik zazpigarrenera igo da. EF Education taldeko Rigoberto Uran hamargarren postuan da orain, Gallekiko minutu bat eta 50 segundora; hau da, lasterketako erdia jokatuta, ez dago ezer erabakita, eta lehia bizi-bizi dago.
Eguneko azken igoera hasi dela, eguneko ihesaldia kontrolpean zegoen; izan ere, lasterketa buruko taldeak minutu bateko aldea zuen errepidea maldan gora jarri denean. Gallek ez du zalantzarik izan, eta erasoa jo du; laster egin du bat aurrekoekin, eta segituan geratu da bakarka, oraindik kilometro gogor batzuk geratzen zirela. Lan ederra egin du, eta argi utzi die aurkari guztiei indartsuena zela eta irabazi nahi zuela.
Txirrindulari austriarra harrapatu nahian zebiltzanak elkarri erasotzen hasi dira. Pello Bilbao saiatu da, Bardet ere bai, Kelderman ere aurreratu da. Lehia polita izan da, baina, azkenean, denak ia parean iritsi dira helmugara. Bertan, Soudal taldeko Remco Evenepoelek esprinta egin du, denbora saria bereganatzeko. Gall minutu bat eta bi segundo lehenago sartu da.
Jon Izagirre (Cofidis) berriro ere ibili da onenengandik oso gertu, baina sailkapen nagusian hiru postu galdu ditu, eta orain hamaikagarren tokian dabil, Felix Gallekiko bi minutu eta zortzi segundora. Movistar taldeko Alex Aranburu postu horretan bertan helmugaratu da etapan, eta Gorka Izagirre taldekidea hemeretzigarren dabil sailkatuta. Sailkapen nagusian, Aranburu 23. postuan da.
Ostegunean, bosgarren etapa izango da jokoan. 211 kilometroko ibilbidea du, Fieschen hasiko da, eta La Punten amaitu. Maila bereziko bi mendate igo beharko dituzte parte-hartzaileek, bigarrena helmugarako hamar kilometrora, eta 1. mailako beste bat; etapa handia, beraz, eta erabakigarria izan liteke.
4. ETAPAKO SAILKAPENA
1 - GALL Felix (AG2R) 03:42:22
2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +01:02
3 - SKJELMOSE Mattias (Trek) +01:03
4 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) +01:05
5 - KELDERMAN Wilco (Jumbo) d. b.
6 - BILBAO Pello (Bahrain) d. b.
7 - BARDET Romain (DSM) +01:07
8 - MONIQUET Sylvain (Lotto) +01:10
9 - TEJADA Harold (Astana) +01:36
10 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) +01:49
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - GALL Felix (AG2R) 11:19:50
2 - SKJELMOSE Mattias (Trek) +00:02
3 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +00:16
4 - BILBAO Pello (Bahrain) +00:57
5 - KELDERMAN Wilco (Jumbo) +01:12
6 - AYUSO Juan (UAE) +01:18
7 - BARDET Romain (DSM) +01:25
8 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) +01:26
9 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) +01:33
10 - URAN Rigoberto (EF Education) +01:50
Zure interesekoa izan daiteke
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard bezalako aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.
Gannak bere legea ezarri eta Tirreno-Adriatico lasterketako erlojupekoa irabazi du berriro
Italiarra da Lido Di Camaioren hasi eta bukatzen den 11,5 kilometroko ibilbidearen erregea, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen arteko lasterketaren hasierako lau erlojupeko (2022, 2023, 2025 eta 2026) irabazi baititu.
Luke Lampertik irabazi du 2026ko Paris Nizako lehen etapa
Lampertik (EF Education EasyPost) esprintean eskuratu du garaipena, eta Vito Braek (Lotto-Intermarche) eta Orluis Aularrek (Movistar Team) txirrindulariek osatu dute podiuma.
Pogacarrek marka ondu du Strade Bianchen, eta Chabbey nagusitu da emakumezkoetan
Tadej Pogacar dugu proba hori lau aldiz irabazi duen lehen gizonezkoa; Elise Chabbeyk, bere aldetik, garaipen ikusgarria lortu du emakumezkoetan.
Cata Soto, Txileko erlojupeko txapelduna
Laborak Kutxako txirrindulariak erlojupeko hirugarren urrea poltsikoratu du Txileko Txapelketan (2022, 2025 eta 2026), eta urteko hirugarren garaipena lortu du, otsailean El Salvadorko Tourrean bi lasterketa irabazi ondoren.
2026eko Paris-Niza, zuzenean, EITBn, igandetik aurrera
Course au Soleil (Eguzkiaren Lasterketa) Acheresetik, lasterketa lehen aldiz hartuko duen hiritik, abiatuko da eta astebete geroago iritsiko da Nizara. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta kirolakeitb.eusen 15:30etik aurrera.