Milan-San Remo 2023: profila, parte-hartzaileak eta ibilbidea
Milan-San Remo lasterketa, denboraldiko egutegiko klasiko garrantzitsuenetakoa bera, larunbatean jokatuko dute, martxoaren 18an; 2023 honetan, historian 114. aldiz egingo dute. "Classicissima" izenekoa, tradizio izugarria duelako eta irabazlearentzako ohorea oso handia baita, UCI WorldTour mailakoa da, alegia, maila gorenekoa, eta, beraz, UCI WorldTeam mailako 18 taldeak izango dira Milango irteeran (guztira, 25 taldek parte hartuko dute).
Parte-hartzaileen zerrendan ospe handiko txirrindulariak daude: Tadej Pogacar (UAE Team Emirates), Wout van Aert (Jumbo -Visma), Mathieu van der Poel (Alpecin-Deceuninck), Pello Bilbao (Bahrain - Victorious), Julian Alaphilippe (Soudal Quick-Step), Fernando Gaviria (Movistar) edo Jasper Philipsen (Alpecin - Deceuninck), besteak beste. Movistar taldeko Oier Lazkano eta Alex Aranburu ere izango dira proban.
Urtero gertatzen denez, aurreikuspena da lehia bizia egotea esprinterren eta klasikoetan trebeak diren txirrindularien artean. Ibilbidea 294 kilometrokoa da, eta Turchino mendateak markatuta dago (144. kilometroan dago mendate hori); bertatik, lasterketa Riviera Ligurerantz jaitsiko da, eta tropelak harresi txiki batzuk gainditu beharko ditu erabakigarriak izango diren bi mendateei heldu aurretik: bata da Cipressa, 272. kilometroan (5,6 kilometroko aldapa, % 4,1ean), eta, bestea, Poggio (287. kilometroan, 3,7 kilometroko igoera, % 3,7an). Txirrindulariek azken mendate horretan izango dute azken aukera garaipenaren bila ibiltzeko San Remoko Via Romara iritsi baino lehen.
2023ko Milan-San Remo klasikoaren profila:
Zure interesekoa izan daiteke
Itzulia Basque Country 2026 apirilaren 6tik 11ra jokatuko da, eta Donostiako Klasikoa, abuztuaren 1ean
Gainera, Euskal Herriko errepideek Itzulia Women maiatzaren 15etik 17ra hartuko dute.
Pogacarrek historia egin du bosgarrenez jarraian Il Lombardia irabazita
Esloveniako txirrindulariak bosgarren garaipena jarraian lortu du larunbat honetan Il Lombardian, txirrindularitzaren historian mugarri berri bat sinatuz.
Usoa Ostolazak bigarren amaitu du Andaluziako Itzulian
Zarauzko txirrindulariak lehia gogorra izan du Cat Ferguson (Movistar) britainiarrarekin, baina azken horrek lortu du garaipena.
Pogacarrek Europako errepideko txapelketa irabazi du, beste erakustaldi batekin
Esloveniarrak 4 ordu, 59 minutu eta 29 segundoko denborarekin amaitu du lasterketa, batez beste 40,57 km/h-ko abiaduran, eta 30 segundoko aldea atera dio Evenepoeli eta 3.41ekoa Seixasi.
Pogacar, txirrindularitzako munduko txapeldun bigarrenez jarraian
Esloveniarrak 6 ordu, 21 minutu eta 20 segundoko denborarekin amaitu du lasterketa, batez beste 42,089 km/h-ko abiaduran, eta 1 minutu eta 28 segundora helmugaratu da Remco Evenepoel.
Magdeleine Vallieres kanadarrak irabazi du urrezko domina munduko txapelketan, ezustekoa emanda
Kanadako txirrindularia iheskideei aurrea hartuta helmugaratu da. Niamh Fisher-Black zeelandaberritarra eta Mavi Garcia espainiarra izan dira bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.
Paula Ostiz, munduko txapelduna junior mailan
Iruñeko txirrindularia nagusitasunez gailendu da Kigaliko helmugan, eta gaur urrezko domina lortuta, aste historikoa biribildu du, astearteko erlojupekoan zilarra bereganatu baitzuen.
Marlen Reuserrek eta Remco Evenepoelek irabazi dute erlojupekoa 2025eko Munduko Txapelketan
Txirrindulari suitzarrak eta ziklista belgikarrak urrezko domina eskuratu dute elite mailan, Ruandan jokatzen ari den Munduko Txapelketan. Anna van der Breggen eta Demi Vollering igo dira podiuma osatzera emakumezkoetan, eta Jay Vine eta Ilan Van Wilder gizonezkoetan.
McNulty estatubatuarrak irabazi du Poloniako Tourra, eta Pello Bilbao bederatzigarren sailkatu da
McNultyk lidergoa lortu du azken erlojupekoan gailenduta. Pello Bilbao 20. izan da azken etapan, irabazlearengandik 45 segundora, eta bederatzigarren amaitu du sailkapen nagusian.
Isaac Del Torok irabazi du Burgosko Itzulia, eta Cicconek Neilako etapa handia
Mexikarrak buelta eman dio Leo Bisiaux ordura arteko liderrak zuen 26 segundoko aldeari. Sailkapen nagusian, Urko Berrade nafarra hamargarren izan da.