Pogacarrek La Loge des Gardesen irabazi du, eta Paris-Nizako lehen postuan jarri da
Tadej Pogacar UAE Team Emirates taldeko txirrindulari esloveniarrak 2023ko Paris-Nizako laugarren etapa irabazi du asteazkenean, La Loge des Gardes lehen mailako mendatean, eta, gainera, lasterketako lehen postuan jarri da eta maillot horia janztea lortu du. Pogacarrek igoera ikusgarria egin du azken kilometroetan izan den mendatean, eta soilik David Gaudu Groupama-FDJ taldeko bretoiarrak izan du indarra Pogacarren parean ibiltzeko. Jumbo-Visma taldeko Jonas Vingegaard danimarkarra seigarren sartu da etapan, Pogacarrekiko 43 segundo galduta.
Astearteko taldekako erlojupekoan, Jumbo-Vismak aurreikuspena bete egin zuen; garaipena eskuratzeaz gain, lehen alde esanguratsuak ezarri zituen, lasterketan. Asteazkenerako, ematen zuen etapak mendate batean amaitzeak lehia bizia ekar zezakeela, gizonik indartsuenen artean, eta hala gertatu da. Txirrindulari batzuen ihesaldi bat izan da, Jonas Gregaard mendiko sailkapeneko liderra bertan zegoela (mendiko sailkapena da Pogacar lehen postuan ez dagoen banakako sailkapen bakarra), baina, La Loge des Gardes igo aurretik, tropela elkarturik zegoen. Ia zazpi kilometroko igoera zuten aurretik, eta batezbeste % 7,1eko aldapa. Faboritoen taldea azkar-azkar murriztu da; Magnus Cort Nielsen liderrak, esate baterako, segituan ikusi du ezin zuela erritmoari eutsi.
Jonas Vingegaardek jo du lehen erasoa, lau bat kilometro geratzen zirela, eta zuloa egin du, baina Pogacarrek segituan harrapatu du. Bi txirrindulariak, metro batzuetan, lasterketa buruan izan dira, baina taldea berehala jarri da haien parean; une horretan egin du aurrera David Gauduk, eraso sendo bat gauzatuta. Groupama-FDJ taldeko bretoiarra bizi atera da, 15 bat segundoko aldea erdietsi du, eta orduan jo du erasoa Pogacarrek, Vingegaard eta besteak atzean utzita. Pogacar segundo batzuetan iritsi da Gaudu zebilen puntura.
Hortik aurrera, helmugaraino, Pogacarrek eta Gauduk aldea handitu dute; atzean, Vingegaardek, ordea, ez du behar adinako indarra izan, eta beste txirrindulari batzuk ere jarri dira haren parean. Esprintean, Pogacarrek aise menderatu du Gaudu, eta denbora saria ere bereganatu du; Vingegaard seigarren postuan heldu da, 43 segundoren buruan.
Sailkapen nagusian, Pogacarren lehen postuaz gain, nabarmentzekoa da Gaudu bigarren dagoela, hamar segundora, eta Vingegaard hirugarren, 44 segundo galduta. Cofidiseko Ion Izagirre hamabigarren tokian dabil, bi minutura; Gorka anaia (Movistar) 37. postuan dago, 5:56ra, eta Omar Fraile (INEOS), 38.ean, 5:57ra. Imanol Erviti (Movistar) 97. tokian dabil, 23:31ra.
Paris-Nizak bosgarren etapa jokatuko du ostegunean; Saint-Symphorien-sur-Coisen hasi eta Saint-Paul-Trois-Chateaux udalerrian amaituko da, 212 kilometro eginda. Ibilbidean, mendiko sailkapenerako lau mendate izango dira, bigarren mailako bi (lehen kilometroetan biak), eta hirugarren mailako beste bi. Azkena, hirugarren mailakoa bera, helmugarako 30 bat kilometrora igo beharko dute txirrindulariek.
LAUGARREN ETAPAKO SAILKAPENA
1 - POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 4:01:17
2 - GAUDU David (Groupama-FDJ) +0:01
3 - MADER Gino (Bahrain-Victorious) +0:34
4 - PARET-PEINTRE Aurelien (AG2R Citroën Team) +0:42
5 - VAUQUELIN Kevin (Team Arkea) +0:43
6 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) d. b.
7 - BARDET Romain (DSM) +0:51
8 - MARTINEZ Daniel Felipe (INEOS) d. b.
9 - YATES Simon (Jayco) d. b.
10-JORGENSON Matteo (Movistar) d. b.
CLASIFICACIÓN GENERAL
1 - POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 11:55:00
2 - GAUDU David (Groupama-FDJ) +0:10
3 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) +0:44
4 - YATES Simon (Jayco) +0:56
5 - MÄDER Gino (Bahrain-Victorious) +1:19
6 - BARDET Romain (DSM) +1:40
7 - MARTINEZ Daniel Felipe (INEOS) d. b.
8 - JORGENSON Matteo (Movistar) +1:42
9 - POWLESS Neilson (EF Education-EasyPost) +1:44
10-SOBRERO Matteo (Jayco) +1:54
Zure interesekoa izan daiteke
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard bezalako aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.
Gannak bere legea ezarri eta Tirreno-Adriatico lasterketako erlojupekoa irabazi du berriro
Italiarra da Lido Di Camaioren hasi eta bukatzen den 11,5 kilometroko ibilbidearen erregea, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen arteko lasterketaren hasierako lau erlojupeko (2022, 2023, 2025 eta 2026) irabazi baititu.
Luke Lampertik irabazi du 2026ko Paris Nizako lehen etapa
Lampertik (EF Education EasyPost) esprintean eskuratu du garaipena, eta Vito Braek (Lotto-Intermarche) eta Orluis Aularrek (Movistar Team) txirrindulariek osatu dute podiuma.
Pogacarrek marka ondu du Strade Bianchen, eta Chabbey nagusitu da emakumezkoetan
Tadej Pogacar dugu proba hori lau aldiz irabazi duen lehen gizonezkoa; Elise Chabbeyk, bere aldetik, garaipen ikusgarria lortu du emakumezkoetan.
Cata Soto, Txileko erlojupeko txapelduna
Laborak Kutxako txirrindulariak erlojupeko hirugarren urrea poltsikoratu du Txileko Txapelketan (2022, 2025 eta 2026), eta urteko hirugarren garaipena lortu du, otsailean El Salvadorko Tourrean bi lasterketa irabazi ondoren.
2026eko Paris-Niza, zuzenean, EITBn, igandetik aurrera
Course au Soleil (Eguzkiaren Lasterketa) Acheresetik, lasterketa lehen aldiz hartuko duen hiritik, abiatuko da eta astebete geroago iritsiko da Nizara. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta kirolakeitb.eusen 15:30etik aurrera.