Vinek irabazi du Down Under Tourra, eta Pello Bilbao hirugarren izan da
Jay Vine (UAE) da 2023ko Down Under Tourreko irabazlea. Australiarra bigarren izan da azken etapan (5. etapa), eta sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi dio.
Etapa garaipena Simon Yatesek (Jayco AlUla) bereganatu du, eta Ingalaterrako txirrindulariak sailkapen nagusiko bigarren postuan amaitu du lasterketa. Podiuma Pello Bilbaok (Bahrain-Victorious) osatu du, Down Under Tourra hirugarren postuan amaituta; Gernika-Lumokoa zazpigarren izan da azken etapan. Bilbaok hirugarren etapa irabazita eta sailkapen nagusian hirugarren izanda itxi du Down Under Tourra.
Unleyn hasi eta Mount Loftyn (112,5 km) bukatu den etapak erabaki du Down Under Tourra. Lasterketa irabazteko faboritoen arteko lehia bizia izan da, eta, azkenean, Simon Yatesek poltsikoratu du garaipena, azken metrotan Jay Vine mendean hartuta. Bi segundo beranduago gurutzatu du helmuga Ben O'Connorrek (AG2R Citroën). Pello Bilbao zazpigarren izan da irabazlearekiko sei segundora. Bizkaiko txirrindulariaren taldetxoan helmugaratu da Gorka Izagirre ere, 13. postuan.
Sailkapen nagusian Jay Vine Down Under Tourreko irabazleak 11 segundo atera dizkio bigarren izan den Simon Yatesi, eta 27 segundo hirugarren postuan bukatu duen Pello Bilbaori. Gorka Izagirrek bederatzigarren postuan amaitu du lasterketa, irabazlearekiko 1'13"ra.
5. etapako sailkapena:
1 - YATES Simon (Jayco) 2:41:16
2 - VINE Jay (UAE) d. b.
3 - O'CONNOR Ben (AG2R) + 2"
4 - TIBERI Antonio (Trek) + 3"
5 - BYSTRØM Sven Erik (Intermarche) + 6"
6 - HINDLEY Jai (BORA) d. b.
7 - BILBAO Pello (Bahrain) d. b.
8 - ALEOTTI Giovanni (BORA) d. b.
9 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) d. b.
10 - SCHMID Mauro (Soudal) d. b.
-------------------------------------------------
13 - IZAGIRRE Gorka (Movistar) d. b.
Sailkapen nagusia:
1 - VINE Jay (UAE) 16:07:41
2 - YATES Simon (Jayco) + 11"
3 - BILBAO Pello (Bahrain) + 27"
4 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) + 57"
5 - SCHMID Mauro (Soudal) + 58"
6 - O'CONNOR Ben (AG2R) + 1'04"
7 - BYSTRØM Sven Erik (Intermarche) + 1'06"
8 - TIBERI Antonio (Trek) + 1'07"
9 - IZAGIRRE Gorka (Movistar) + 1'13"
10 - COQUARD Bryan (Cofidis) + 1'13"
Zure interesekoa izan daiteke
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard bezalako aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.
Gannak bere legea ezarri eta Tirreno-Adriatico lasterketako erlojupekoa irabazi du berriro
Italiarra da Lido Di Camaioren hasi eta bukatzen den 11,5 kilometroko ibilbidearen erregea, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen arteko lasterketaren hasierako lau erlojupeko (2022, 2023, 2025 eta 2026) irabazi baititu.
Luke Lampertik irabazi du 2026ko Paris Nizako lehen etapa
Lampertik (EF Education EasyPost) esprintean eskuratu du garaipena, eta Vito Braek (Lotto-Intermarche) eta Orluis Aularrek (Movistar Team) txirrindulariek osatu dute podiuma.
Pogacarrek marka ondu du Strade Bianchen, eta Chabbey nagusitu da emakumezkoetan
Tadej Pogacar dugu proba hori lau aldiz irabazi duen lehen gizonezkoa; Elise Chabbeyk, bere aldetik, garaipen ikusgarria lortu du emakumezkoetan.
Cata Soto, Txileko erlojupeko txapelduna
Laborak Kutxako txirrindulariak erlojupeko hirugarren urrea poltsikoratu du Txileko Txapelketan (2022, 2025 eta 2026), eta urteko hirugarren garaipena lortu du, otsailean El Salvadorko Tourrean bi lasterketa irabazi ondoren.
2026eko Paris-Niza, zuzenean, EITBn, igandetik aurrera
Course au Soleil (Eguzkiaren Lasterketa) Acheresetik, lasterketa lehen aldiz hartuko duen hiritik, abiatuko da eta astebete geroago iritsiko da Nizara. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta kirolakeitb.eusen 15:30etik aurrera.