Suitzako Itzulia (4. etapa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bisseggerrek lortu du etapa garaipena eta Van der Poelek lidergoari eutsi dio

Stefan Bisseggerrek irabazi du Suitzako Itzuliko laugarren etapa, ihesaldian kide izan dituen Thomas eta Rosskopf esprintean mendean hartuta. Van der Poelek jarraituko du liderraren elastikoarekin.
Stefan Bissegger
Stefan Bissegger, laugarren etapako irabazlea. Argazkia: EITB Media

Stefan Bissegerrek (EF Education - Nipo) irabazi du Suitzako Itzuliko laugarren etapa, St. Urban eta Gstaad (171 km) artekoa, eta Mathieu Van der Poelek (Alpecin-Fenix) lidergoari eutsi dio.

Bissegger eguneko ihesaldiko protagonista izan da Benjamin Thomas (Groupama - FDJ) eta Joey Rosskopf (Rally Cycling) txirrindulariekin batera, eta hiruren artean izan dute jokoan etapako garaipena. Azken metroetan Rosskopf jarri da taldetxoaren buruan, baina Bisseggerrek mendean hartu du esprintean. Thomas izan da bigarren, eta Rosskopf hirugarren. Hirukotetik 23 segundora helmugaratu da Joel Suter (Bingoal - Wallonie Bruxelles). Tropela, aldiz, irabazlearengandik 5'16"ra iritsi da helmugara. 

Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon: Van der Poel da liderra, Julian Alaphilippe (Deceuninck - Quick Step) da bigarren segundo bakarrera, eta Stefan Kung (Groupama - FDJ) hirugarren postuan da liderrarengandik lau segundora.

Laugarren etapako sailkapena:

1 - BISSEGGER Stefan (EF Education) 3:46:21

2 - THOMAS Benjamin (Groupama) d. b.

3 - ROSSKOPF Joey (Rally) d.b.

4 - SUTER Joel (Switzerland) +23"

5 - THEUNS Edward (Trek) +5'16"

6 - MOLANO Juan Sebastián (UAE) d. b.

7 - FRAILE Omar (Astana) d. b.

8 - TEUNISSEN Mike (Jumbo) d. b.

9 - WRIGHT Fred (Bahrain) d. b.

10 - MATTHEWS Michael (BikeExchange) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) 12:40:51

2 - ALAPHILIPPE Julian (Deceuninck) +1"

3 - KÜNG Stefan (Groupama) +4"

4 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) +6"

5 - CATTANEO Mattia (Deceuninck) +13"

6 - GARCÍA CORTINA Iván (Movistar) +16"

7 - CARAPAZ Richard (INEOS) +17"

8 - POWLESS Neilson (EF Education) +29"

9 - KRON Andreas (Lotto) +37"

10 - BISSEGGER Stefan (EF Education) +38"

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X