EZBEHARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alaphilippek hainbat haustura ditu eskuin eskuan, Flandrian erori ondoren

Motor batekin egin du talka, Mathieu Van der Poel eta Wout van Aertekin batera ihes eginda zihoala.
Julan Alaphilippe, al fondo, en el suelo. Foto: Imagen obtenida de uN vídeo de ETB

Julian Alaphilippe txirrindulari frantziarrak, errepideko hondoko munduko txapeldunak, erorikoa izan du igande honetan Flandriako Tourra, denboraldiko bere azken lasterketa zena, lehiatzen zegoela. Eroriko horren eraginez, hainbat haustura ditu eskuin eskuan, eta ebakuntza egingo diote astelehen honetan horiek sendatzeko, Deceuninck-Quick Step taldeak jakitera eman duenez.

Frantziarrak (28 urte) lasterketako motor batekin egin du tupust proba amaitzeko 35 kilometroren faltan. Une horretan, ihes eginda zihoan Mathieu Van der Poelekin (lasterketa irabazi duen txirrindularia) eta Wout van Aertekin batera. Munduko Txapelduna errepidean etzanda geratu da, min keinuak eginez.

Alaphilippe ospitalera eraman dute, eta bertan egin dizkioten erradiografiek hausturak erakutsi dituzte eskuin eskuko 2. eta 4. metakarpo-hezurretan.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X