Munduko Txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ganna, erlojupeko munduko txapeldun berria

Filippo Ganna italiarrak irabazi du Munduko Txapelketako erlojupekoa. Rohan Dennis iazko txapelduna bosgarren izan da. Pello Bilbao 26. izan da, garailearengandik 2'33"ra.
Van Aert (bigarren), Ganna (txapeldun) eta Kung (hirugarren), podiumean. Argazkia: EFE

Filippo Ganna da erlojupeko munduko txapeldun berria. Italiarra nagusitu da ostiral honetan Imolan egin den 31,7 kilometroko erlojuaren kontrako saioan. Iazko txapelduna zen Rohan Dennis bosgarren izan da.

Gannak 35'54"ko markarekin lortu du urrezko domina. Wout van Aert belgikarra izan da bigarren, 26 segundora. Hirugarren postua Stefan Kung suitzarrarentzat izan da, 29 segundora.

Pello Bilbao euskal txirrindulariak 26. postuan amaitu du, irabazlearengandik 2'33"ra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X