Miguel Indurain Sari Nagusia, bertan behera
2020ko Miguel Indurain Sari Nagusia bertan behera geratu da, igande honetan lasterketako antolatzaileek jakitera eman dutenez. Koronabirusak eragindako pandemia dela eta, lasterketa ezingo da aurreikusita zegoen datetan egin.
"Estella-Lizarrako Txirrindulari Elkarteko zuzendaritzak erabaki duenez, 2020ko Miguel Indurain Sari Nagusia bertan behera geratzen da, koronabirusa kontagiatzeko arriskua handia baita txirrindularientzat, taldeetako kideentzat, antolatzaileentzat, baita prentsako eta segurtasuneko langileentzat, eta, batez ere, zaleentzat", adierazi du proba hori antolatzen duen elkartearen zuzendaritzak ohar ofizialean.
Bestalde, zuzendaritzak barkamena eskatu die babesle, txirrindulari, talde eta zale guztiei. Azken unera arte konponbideak bilatzen ibili direla, baina ez dutela beste irtenbiderik izan gaineratu dute.
Komunikatua amaitzeko, honakoa adierazi du Estella-Lizarrako Txirrindulari Elkarteko zuzendaritzak: "Zaila izango den arren, lasterketa denboraldi honetan egin ahal izateko data bat bilatzen saiatuko gara, eta lasterketa aurten antolatzeko datarik topatu ezin badugu, 2021ean egingo dugu, UCI Pro Series mailako lasterketa izango garela ospatzeko, zale, jarraitzaile eta babesle guztiok merezi dugun bezala".
Zure interesekoa izan daiteke
Juan Ayusok Paris-Niza utzi behar izan du, eroriko batengatik, lasterketako lider zebilela
Lidl-Trekeko txirrindularia laugarren etapa amaitzeko 47 kilometro gelditzen zirela jausi da, asteazkenean, eta proba utzi du; maillot horia zeraman, hirugarren etapan lortu baitzuen.
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.
Gannak bere legea ezarri eta Tirreno-Adriatico lasterketako erlojupekoa irabazi du berriro
Italiarra da Lido Di Camaioren hasi eta bukatzen den 11,5 kilometroko ibilbidearen erregea, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen arteko lasterketaren hasierako lau erlojupeko (2022, 2023, 2025 eta 2026) irabazi baititu.
Luke Lampertik irabazi du 2026ko Paris Nizako lehen etapa
Lampertik (EF Education EasyPost) esprintean eskuratu du garaipena, eta Vito Braek (Lotto-Intermarche) eta Orluis Aularrek (Movistar Team) txirrindulariek osatu dute podiuma.
Pogacarrek marka ondu du Strade Bianchen, eta Chabbey nagusitu da emakumezkoetan
Tadej Pogacar dugu proba hori lau aldiz irabazi duen lehen gizonezkoa; Elise Chabbeyk, bere aldetik, garaipen ikusgarria lortu du emakumezkoetan.
Cata Soto, Txileko erlojupeko txapelduna
Laborak Kutxako txirrindulariak erlojupeko hirugarren urrea poltsikoratu du Txileko Txapelketan (2022, 2025 eta 2026), eta urteko hirugarren garaipena lortu du, otsailean El Salvadorko Tourrean bi lasterketa irabazi ondoren.