Tour Down Under, 4. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Caleb Ewanek bigarren garaipena erdietsi du Norwooden

Australiarra, bigarren etapan egin zuen bezala, azkarrena izan da esprintean. Richie Portek lider jarraitzen du, 3 segundoko aldea du Daryl Impey txirrindulariarekiko.
Caleb Ewan, garaile
Caleb Ewan, garaile. Argazkia: Tour Down Under

Tour Down Underreko laugarren etapa esprintean ere erabaki da.

Norwood eta Murray Bridge herrien artean jokatu da eta gizon azkarrek izan dute garaipena eskuratzeko lehia.

Bigarren etapan gertatu zen bezala Caleb Ewan (Lotto Soudal) australiarra izan da garailea San Bennett (Deceunink -Quick Step) eta Jasper Philipsen (UAE-Team Emirates) txirrindulariak gaindituz. Laugarren izen handiko Andre Greipel (Israel Star-Up Nation) izan da.

Lidergoan Richie Portek (Trek - Segafredo) jarraitzen du, 3 segundora Daryl Impey (Mitchelton-Scott) dago eta hirugarren Robert Power (Team Subweb) 8ra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X