14:00etan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Castroviejo Munduko Txapelketako erlojupekoan lehiatuko da gaur

Rohan Dennis, Primoz Roglic eta Victor Campanaerts hautagia nagusienak dira Yorkshiren dominak lortzeko.
Jonathan Castroviejo, 2018ko munduko txapelketan
Jonathan Castroviejo, 2018ko munduko txapelketan

Jonathan Castroviejo eta Lluis Mas txirrindulariak izango dira Espainiako selekzioaren ordezkariak 2019ko Yorkshireko Munduko Txapelketako erlojuaren kontrako proban.

52,5 kilometro ditu lasterketak, oso gogorra da eta espezialistentzat aproposa.

Getxoztarrak brontzezko domina erdietsi zuen Dohan, duela hiru urte, eta aurten ez dago oso baikor, 'azken boladan marka on bat ez egiteak konfiantza murriztu dit. Beste urte batzuetan hobeto heldu naiz, konfiantza gehiagorekin. Lehiatu dudan azken erlojupekoa Espainiako Txapelketan izan zen, ekainean'.

Erlojupekoa eguerdiko 14:00etan hasi eta arratsaldeko 17:00etan amaitzea espero da.

Faboritoak

Rohan Dennis (Bahrein-Merida) australiarra, iazko txapelduna Innsbruckeko Mundialean, da faborito nagusiena urrea lortzeko Yorkshireko erlojupekoan. Espainiako Itzulia irabazi berri duen Primoz Roglic (Jumbo-Visma) esloveniarra eta Victor Campanaerts (Lotto Soudal) belgikarra dira podiumera igotzeko beste bi hautagai.

Remco Evenepoel, Tony Martin eta Vasil Kyrienka txirrindulariek onenekin egoteko aukerak dituzte ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X