Burgosko Itzulia, 5. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sosa Neilan gailendu da eta bigarrenez irabazi du Burgosko Itzulia

Richard Carapazek eraso egin du azken kilometroetan, baina Sosak inor baino indartsuago dagoela erakutsi du eta berak eraman du etapa eta azken garaipena.
2019ko Burgosko Itzuliko podiuma
2019ko Burgosko Itzuliko podiuma. ETBko emanalditik ateratako irudia.

Ivan Ramiro Sosa Ineos taldeko kolonbiarrak irabazi du Burgosko Itzulia, bigarrenez, Neilako Aintziretan amaitu den etapan nagusitu ostean.Sailkapeneko bigarren postua Euskadi Murias taldeko Oscar Rodriguezek lortu du, eta hirugarrena Movistarreko Richard Carapazek..Zenbait ihesaldi saiakeren ostean, eta amaierarako bi kilometroren faltan, Richard Carapazek lehe erasoa jo du eta bere gurpilera atera dira Sergio Samitier, Oscar Rodriguez eta Rui Costa. Samitierrek eskura jarri dio Rodriguezi etapa lehiatzea, Costarekin eta Carapazekin.Baina Rui Costa beteranoak ere garaipenagatik borrokatu nahi izan du eta erasoa jo du, Rodriguez eta Carapaz harrapatuz. Costa Itzulia irabazteko aukerarik gabe utzita, Sosa zen garaipena errepikatzeko aukera gehien zuena.400 metrotren faltan, Sosak erritmo aldaketa egin du eta atzean utzi ditu aurkari guztiak. Horrela, garaipenak ez dio ihes egin Ineos taldeko kolonbiarrari.Helmugan bigarren Rui Costa sartu da eta hirugarren Ghereigzabhier (Dimension Data).



Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X