Poloniako Itzulia, 7. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pavel Sivakovek irabazi du Poloniako Itzulia

Azken etapa Matej Mohoric esloveniarrak irabazi du. Ion Izagirre gipuzkoarrak hamaikagarren egin du sailkapen nagusian.
Mohoric, helmugara iristen
Mohoric, helmugara iristen. Argazkia: Efe.

Pavel Sivakov (Ineos) errusiarrak irabazi du Poloniako Itzuliko 76. edizioa, azken etapan sailkapeneko lidergoan zihoan Joan Vingegaard danimarkarra gaindituta.Ineos taldeak Vingegaard atzean uztea lortu du azken etapako azken kilometroetan. Guztira, 132 kilometroko ibilbidea egin dute Bukowina Tatrzanska inguruan, eta etapa garaipena Matej Mohoric (Bahrain Merida) esloveniarrarentzat izan da. Mohoricek alde egin du talde nagusitik helmugarako 57 kilometro falta zirenean.Nelson Powles estatubatuarra bigarren izan da eta Dani Navarro espainiarra seigarren, irabazlearengandik minutu eta 57 segundora.Sailkapen nagusian, Sivakovel bi segundo atera dizkio Jai Hindley australiarrari, 12 Diego Ulissi italiarrari eta 14 Sergio Higuita kolonbiarrari.Ion Izagirre gipuzkoarra hamaikagarren izan da.Aurtengo edizioak zorigaiztoko protagonista izan du, Bjorg Lambrecht 22 urteko txirrindularia. Belgikarra hil egin zen erorikoa izan ostean. Bere omenez, Mohoric zeruri keinu eginez sartu da helmugan.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X