Poloniako Itzulia, 2. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mezgec esloveniarrak ezustean gainditu du Gaviria, eta Ackermanek lider jarraitzen du

Gaviriak esprint luzea eta indartsua hasi du, eta Mezgecek etekina atera dio gurpilean jarri eta kolonbiarra helmugan aise gaindituz.
Poloniako Itzulia, 2. etapa
Poloniako Itzulia, 2. etapa. Argazkia: Efe.

Luka Mezgec esloveniarra gailendu da Poloniako bigarren etapan, Fernando Gaviria azken metroetan gaindituta. Guztira, 152,7 kilometroko ibilbidea egin dute, Tarnowskie Gory eta Katowice artean.Mezgecek 2019an lortu duen bigarren garaipena da, Esloveniako Itzulian irabazitakoaren ostean.Bigarren etapak ibilbide ia laua izan du, laugarren mailako mi mendate txikirekin, eta Pawel Franczak poloniarra eta Charles Planer frantziarra izan dira eguneko protagonistak. Hasierako kilometroetan tropeletik alde egin eta sei minutuko aldea zabaldu dute, baina helmugatik 10 kilometrora harrapatu dituzte.Ondoren, esprinterren taldeek tropelaren kontrola hartu dute, garaipena esprintean erabakitzeko.Esprintean, eta lehen etapan gertatu bezala, Fernando Gaviria izan da protagonista. Esprinta urrutitik hasi du, Mezgec gurpilean jarri zaio eta garaipena esloveniarrarentzat izan da.Hirugarren tokia Pascal Ackerman alemaniarrarentzat izan da. Ackermanek lehenengo etapa irabazi zuen, eta, denbora sariei esker, sailkapen nagusiko lidergoan jarraitzen du, Gaviriak baino bi segundo gutxiagorekin.Astelehenean, hirugarren etapa jokatuko dute, 157 kilometrokoa, Chorzow eta Zabrze artean.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X