Donostiako Klasikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lucy Kennedyk irabazi du emakumezkoen lehenengo edizioa

Janneke Ensing herbeheretarra izan da bigarren eta Pauliena Rooijakkers hirugarren. Lourdes Oyarbide euskalduna seigarren sailkatu da.
Lucy Kennedyk Donostiako helmugan
Lucy Kennedyk Donostiako helmugan

Lucy Kennedy australiarrak (Mitchelton) irabazi du Donostiako Klasikoaren emakumezkoen lehenengo edizioa. Bigarren, Janneke Ensing (WNT-Rotor) izan da eta hirugarren, aldiz, Pauliena Rooijkakkers (CCC Team). Lourdes Oyarbide euskalduna (Movistar) seigarren sailkatu da.Ez da lasterketa erraza izan Kennedyrentzako. Izan ere, Mendizorrotzako mendatearen jaitsieran aurreko gurpila zulatu du eta, horren ondorioz, lasterketa burua galdu du. Hala ere, Murgilko azkenengo mendatean erasoari ekin dio australiarrak eta txirrindulari guztiak atzean utzi ditu, lasterketa burua berreskuratuz.
Lourdes Oyarbide izan da euskaldunen artean onena, seigarren sailkatu baita. Ane Santestebanek (WNT-Rotor), aldiz, ezin izan du lasterketa lehiatu. Errenteriako txirrindularia tropelarekin helmugaratu da, ihesaldiko txirrindularietatik oso urrun.
Horrenbestez, Lucy Kennedyk Donostiako Klasikoaren emakumezkoen lehenengo edizioa irabazi du. Podiuma Janneke Ensing, bigarren, eta Pauliena Rooijakers, hirugarren, herbeheretarrek osatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X