9. Etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egan Bernalek Suitzako Itzulia irabazi du

Txirrindulari kolonbiarrak Suitzako Itzulia handia irabazi du, lehenengo aldiz. Bederatzigarren etapan, aldiz, Hugh Carthy izan da garaile.
Egan Bernal. Argazkia: EFE
Egan Bernal. Argazkia: EFE

Egan Bernal (Inneos) kolonbiarrak 2019ko Suitzako Itzulia irabazi du. Bederatzigarren eta azken etapan, aldiz, Hugh Carthy (EF Education First) izan da garaile.Miguel Angel Lopez zen Suitzako Itzulia irabazi zuen azken kolonbiarra. Eganen garaipenarekin, kolonbiarren bigarren garaipena izan da honakoa.Nahiz eta azkenengo mendatean, 25 kilometroren faltan, Rohan Dannisek eraso egin duen, ez du Egan Bernalen garaipena arriskuan jarri.Izan ere, ez da nahikoa izan kolonbiarra atzean usteko eta hasieratik etapa kontrolpean zuela zirudien.22 urteko txirrindulariaren atzetik, Rohan Dennisek (Bahrain-Merida), bigarren, eta Patrick Konradek, hirugarren, osatzen dute sailkapen nagusia.Bestalde, azken jardunaldiari dagokionez, Hugh Carthy (Education First) izan da Gomseko helmuga zeharkatu duen lehen txirrindularia eta, beraz, 9. etapako garailea.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X