Suitzako Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lampaertek irabazi du Gomseko erlojupekoa

Egan Bernalek, aldiz, sailkapen nagusiko lidertzari eutsi dio erlojupekoan hamaikagarren sailkatu ondoren.
Yves Lampaert, erlojupekoan lortutako garaipena ospatzen
Yves Lampaert, erlojupekoan lortutako garaipena ospatzen

Yves Lampaertek (Deceuninck-Quic Step) irabazi du Suitzako Itzuliko zortzigarren etapa, Gomseko erlojupekoa. Egan Bernal (Inneos), aldiz, hamaikagarren sailkatu da eta sailkapen orokorreko lidertzari eutsi dio.Belgikako txirrindulariak, 21 minutu eta 58 segundoko denborarekin, erlojupeko erabakigarri honetan garaipena lortu du, sailkapen nagusia lehiatzen duten txirrindularientzat berebiziko garrantzia baitzuen gaurkoak.Etapa aurrera zihoan heinean, Rohan Dennisek (Bahrain Merida) kolonbiarraren maillota arriskuan jarriko zuela zirudien.Baina, hala ere, Bernalek erlojupekoaren azken metroetan gogor ekin dio eta sailkapen nagusiko lidertzari eutsi dio. Izan ere, azkenean Rohan Dennisek 9 segundoko aldea lortu baitu etapan.Igandean zehaztuko da 2019ko Suitzako Itzuliaren garailea. Azken etapak 101, 5 kilometro eta maila bereziko hiru mendate ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X