Alaphilippe eta Van der Breggen, berriro garaile Fleche Wallone klasikoan
Julian Alaphilippek (Deceuninck - Quick Step) irabazi du 2019ko Fleche Wallone klasikoa, Huyko aldapan erakustaldia emanda. Frantziarraren bigarren garaipena da Belgikako proban, joan zen urtean ere bera nagusitu baitzen.
Alaphilippe denboraldi aparta ari da gauzatzen, aurretik ere hainbat probatan gailendu baita aurten, tartean Strade Bianche edota Milan-San Remo lasterketa entzutetsuetan.
26 urteko txirrindulariak nagusitasunez azpiratu du Jakob Fuglsang daniarra, nahiz eta Astanakoa izan den Huyn gora lehen erasoa jo duena. Horren aurrean, Alaphilippek nahiago izan du itxaron eta Fuglsangek zabaldutako zuloa gutxika-gutxika murrizten joan.
Hala, amaieratik 100 metrora frantziarraren txanda heldu da. Abiadura bizkortu du, eta ez dio daniarrari berriro erantzuteko abagunerik eman; ondorioz, irabazle sartu da helmugan, lasterketaren 83. edizioan. Bi horien atzetik iritsi da Diego Ulissi italiarra (UAE Team Emirates), sei segundoko atzerapenarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard bezalako aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.
2026ko Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa
XDS Astana Team taldeko Max Kanter alemaniarrak irabazi du Paris-Niza lasterketako bigarren etapa. UCI World Tourreko lasterketa batean lortzen duen lehen garaipena da. Laurence Pithie (Red Bull – BOra) izan da bigarren eta Jasper Stuyven (Soudal Quick-Step), hirugarren.
Gannak bere legea ezarri eta Tirreno-Adriatico lasterketako erlojupekoa irabazi du berriro
Italiarra da Lido Di Camaioren hasi eta bukatzen den 11,5 kilometroko ibilbidearen erregea, Tirreniar eta Adriatiko itsasoen arteko lasterketaren hasierako lau erlojupeko (2022, 2023, 2025 eta 2026) irabazi baititu.
Luke Lampertik irabazi du 2026ko Paris Nizako lehen etapa
Lampertik (EF Education EasyPost) esprintean eskuratu du garaipena, eta Vito Braek (Lotto-Intermarche) eta Orluis Aularrek (Movistar Team) txirrindulariek osatu dute podiuma.
Pogacarrek marka ondu du Strade Bianchen, eta Chabbey nagusitu da emakumezkoetan
Tadej Pogacar dugu proba hori lau aldiz irabazi duen lehen gizonezkoa; Elise Chabbeyk, bere aldetik, garaipen ikusgarria lortu du emakumezkoetan.
Cata Soto, Txileko erlojupeko txapelduna
Laborak Kutxako txirrindulariak erlojupeko hirugarren urrea poltsikoratu du Txileko Txapelketan (2022, 2025 eta 2026), eta urteko hirugarren garaipena lortu du, otsailean El Salvadorko Tourrean bi lasterketa irabazi ondoren.
2026eko Paris-Niza, zuzenean, EITBn, igandetik aurrera
Course au Soleil (Eguzkiaren Lasterketa) Acheresetik, lasterketa lehen aldiz hartuko duen hiritik, abiatuko da eta astebete geroago iritsiko da Nizara. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta kirolakeitb.eusen 15:30etik aurrera.
Anna Van der Breggen.Emakumezkoen kategorian, Anna van der Breggen herbeheretarra (Boels - Dolmans) nagusitu da beste behin; izan ere, bosgarren aldia da Ardenetako proba eskuratzen duena. Balentria hori beste bi txirrindularik besterik ez dute erdietsi orain arte: Alejandro Valverdek, gizonezkoetan (2006, 2014, 2015, 2016 eta 2017an) eta Marianne Vosek, emakumezkoetan (2007, 2008, 2009, 2011 eta 2013an). Aitzitik, Van der Breggenen kasuan, garaipenak elkarren segidan heldu dira.Irabazlearengandik segundo bakarrera Annemiek van Vleuten bere herrikidea iritsi da, 2015ean gertatu legez.